" En castellano, mesedez"; "nahiago baduzu langile euskaldun batekin hitz egin, etor zaitez beste tarte batean"; "albiste honi buruz gehiago jakiteko, kontsultatu ezazu gaztelaniazko bertsioa". Nafarroako administrazio publikoak eskaintzen duen arretan -aurrez aurrekoan eta telematikoan- horiek dira euskaldunek jasotzen dituzten erantzun ohikoenetako batzuk. Gobernuaren leihatila itxita egoten da sarri euskarazko arta aukeratzen dutenendako.
Frantziar hauteskunde legegileen lehen itzulia ekainaren 12an iragan ondoren, Euskal Hedabideek emankizun berezia eskaini dute, ekainaren 14an, 19.00etatik goiti. Gure Irratiaren Uztaritzeko estudioetatik zuzenean, lau erredakzioetako kazetarik emaitzen analisia eskaini eta bigarren itzuliko erronkak aztertu dituzte. Oren bat baino gehiagoko saioa Kazeta.eus atarian ikusgai izan da.
Hizkuntzekin eta letrekin jokatzea gustatzen zaion Redditeko erabiltzaile batek (Udzu) kalkulu bitxi bat egin du, eta grafiko batzuk hortik atera. Europako hizkuntzetako letrarik ohikoenak, banaka hartuta, bi letrako konbinazio ohikoena, eta baitra trigrama edo hiru letrako konbinazio jarrai ohikoena. Euskararen kasuan a, en eta eta dira.
Behatokiak kezkaz bizi du Jaurlaritzak lan deialdi ugari euskarazko gaitasun egoki gabe atera nahi izatea. Hiri eta herri batzuetako osasun etxeetan edo espezialitate ezberdinetan, osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko ezintasunak daude gaur egun. Herritarren hizkuntza eskubideen bermean aurrerapauso sendoak behar dira.
Larramendiko arnasak honakoa adierazi du gaur, San Juan baselizan egindako agerraldian: "Apirilaren lehen astean Jaurlaritzak Valogreene enpresari atea ireki zion Larramendin erraustegi bat jartzeko. Erabaki horrek, agerian uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna, herritarren osasunaren gainetik, enpresa pribatuen interes ekonomikoen alde egitea dela".
'Emakume izateagatik prekarizatuak, bizitzak eusteko ezinbestekoak', izenburu hori jarri dio SOS Aiaraldea plataformak datorren ekainaren 18an Amurrioko Elexondo kalean egingo dituen jardunaldiei. Zaintza lanetan diharduten sektore desberdinetako beharginak elkartu, bizi duten egoera prekarioa ikusarazi eta Aiaraldetik errealitate horri aurre egiteko neurriak mahaigaineratuko dituzte batasunean.
Kalean lo egin behar dute, hamabi orduko bidaia arriskutsuak egiten dituzte pateran, leku batetik bestera ibiltzen dira halabeharrez. Gainontzeko migratzaileen egoera bertsuak bizi dituzte neska adingabeek ere, Olatz Silva kazetari eta EHUko ikasle ohiak (Bilbo, 1999) bere gradu amaierako lanean islatu zuenez.