Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak atzo salatu zuenez, Zubietako erraustegiaren ondoko Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri zituzten. Bideo batean ikus zitekeen ura zikin doala, eta aparra ere ateratzen dela. Haatik, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu du ez dela isurketarik egon errauste plantan. Ohar batean, azaldu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa "laginak aztertzen" ari dela eta "emaitza eta jatorria jakin bezain laster" jakinaraziko dituztela.
GHK-k dio Arkaitzerrekako kutsaduraren iturburua ez dela Zubietako erraustegia. @olano_urkia @berria berria.eus/albisteak/2159…
@petxarroman @olano_urkia @berria Hori dio, baina bada. Gezurretan segi dezala. Horrek ez dio errekari leku nazkagarri izateari uzten laguntzen. Egia esan, #atezatekoa jarri, #ZaldibarArgitu, eta erraustegia itxi. Nora eramaten dituzte erraustegiaren #zepatoxikoak
Arkaitzerreka ibaira gai kutsagarriak isuri izana ukatu du Zubietako erraustegiak. GHK laginak aztertzen ari da horien jatorria aurkitzeko. @olano_urkia berria.eus/albisteak/2159…
Arkaitzerreka ibaira Zubietako erraustegitik gai kutsagarriak isuri izana ukatu du GHK-k, eta esan du laginak aztertzen ari dela horien jatorria aurkitzeko @olano_urkia berria.eus/albisteak/2159…
Erantzun
Sartu