Teknologia albisteak

Kinka: klima larrialdiari buruzko Berriaren ekimen berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-07 : 09:54

Kinka podkasta eta buletina abiatu du Berriak. "Kinka, klima eta natura krisian" goiburuarekin "Klima larrialdiari eta ingurumen gaiei xeheago erreparatzeko apustua zabalduko du" Berriak, ohar batean azaldu dutenez.

Buletinaren lehen alea urriaren 20an zabalduko da, eta hemendik harpidetzen ahal zara. Bi astean behin banatuko da aurrerantzean.

Kinka podkastari dagokionez, joan den asteburuan egindako Ekotopaketetan izan da Berria, eta bertakoak jasotzen dituen audio pueza sinatu du eta Nagore Arin kazetariak.

Irailaren 30etik urriaren 2ra, Portugaleten Ekotopaketak antolatu dira. Hiru egunetan bizi dugun krisi ekosozialari nola egin aurre eta horretarako Euskal Herrian zein motatako tresna behar den eztaibaidatu izan da egitarau zabal batekin, eta horko printzak jaso ditu podkastaren lehen aleak.,

Buletina bezala, Kinka podkasta ere hamabostean behin argitaratuko da. Beroketa globalaren eta krisi klimatikoaren kinka honi aurre egiteko aholkuak eta proposamenak plazaratuko ditu podcastak, eta ikasteko eta jakinaren gainean egoteko baliabide bat izango da, Berriak jakinarazi duenez.,

Erantzun

Sartu