Teknologia albisteak

Wikidataren 10. urteurrenean, euskarazko azalpen-hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-12 : 10:15

Wikipediaren osagarri inportante batek, Wikidatak, hamar urte bete ditu 2022ko urri honetan. Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak eta Informatika fakultateak hitzaldia antolatu dute baliabide inportante honen funtsa azaltzeko, datorren urriaren 26an, Donostiako EHUko Informatika fakultatean. Galder Gonzalez wikipedistak emango du hitzaldia eta ez da teknikoa izango, baizik eta orotarikoa, animatu eta etorri, interesgarria izango da.

Wikipedia oro har denok kontsultatzen dugu, euskaldunok ere gehienok darabilgu euskarazko Wikipedia, baina hori egiten dugunean, askok jakin gabe, Wikidata ere konsultatzen ari gara zeharka, zer den jakin gabe ere. Ba Wikidepia guztien zehar-lerro bat da, nolabait esatearren, datubase linguistikoki neutro bat.

Esate baterako, Iñigo Urkullu. 61 urte ditu, gaur... Baina ez du inork bere urte kopurua eguneratu beharrik Wikipedian, ze haren wikidata orrian bere datu pertsonalak (jaiotza data barne) han daudenez, hortik betetzen da automatikoki wikipediako eduki parte bat, web orrietan eskuinean ikusi ohi diren infotaulak ohikoan. Eta datua ez da bakarrik euskarazko wikipedian ikusiko, baizik eta beste hizkuntzetakoetan ere bai, adibidez finlandieraz eta katalanez eta...

 

Tira, Urkullurena baino adibide interesgarriago eta hobeak emango ditu Galder Gonzalezek hitzaldi horretan. Apuntatu:

  • Noiz: urriak 26, asteazkena, 15.30 - 17.00
  • Non: Gipuzkoako EHU Ibaetako kanpusa, Informatika Fakultatea, 0.1 laborategia

Erantzun

Sartu