Interneteko Amazon erraldoiko Trapagarango langileek lanuztea egin dute gaur lan-zentroan, Euskal Herrian enpresa honek bizi izan duen lehen greba saioa (Trapagarango zentro hau 2019an ireki zen). LAB sindikatuak deituta gertatu da ekintza, eta sindikatuak arrakastatsutzat jo du lau orduko lanuztea (goizeko 5.30etatik 9.30etara). Konbenio propioa, soldata igoerak eta asteburuetarako baldintza duinagoak eskatzen dituzte langileek, besteak beste. Informazio gehiago Lab.eus sindikatuaren webgunean.
Erantzun
Sartu