Euskaltzaindiak eta Arabako Foru Aldundiak Henrike Knörr irakasle eta euskaltzain zenaren omenezko ekitaldi bat egingo dute, eta, besteak beste, haren artikuluez osatutako liburu bat aurkeztuko dute.
Azaroaren 11, astelehenarekin, da hitzordua, goizeko jardunaldi batean, Gasteizko Etxezarra eraikinean. Hauxe da egitaraua:
9:00-9:15 Irekiera-ekitaldia
- Roberto González de Viñaspre, Euskaltzain osoa eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaria
- Lexuri Ugarte Aretxaga, Arabako Foru Aldundiko Euskararen eta Gobernu Irekiaren zuzendaria
9:15-10:45 Toponomasticom Hispaniae topaketa.
- Toponomasticom Hispaniae: toponimia hispaniarrean ikerketarako proiektu bateratzailea. Ana Boullón Agrelo - Toponomasticon Hispaniae proiektuko koordinatzaile orokorra.
- Euskal Herriko leku izenak: ToponHisp ikerketa proiektuak dakarkigukeena. Patxi Salaberri - Euskaltzain osoa eta ToponHisp proiektuko Euskal Herriko lantaldearen ikertzaile nagusia.
10:45 Atsedenaldia
11:00-11:30 Henrike Knörr Borrasen omenezko ekitaldia.
Sarrera:
- Andres Urrutia - Euskaltzainburua
- Ramiro González - Arabako diputatu nagusia
- Gorka Urtaran - Gasteizko alkatea
Henrike Knörr (1947-2008) Idazlan hautatuak. Liburuaren aurkezpena
- Garikoitz Knörr Santiago
- Roberto González de Viñaspre
11:45-12:15 Henrike Knörr Bekak
Aurkezle:
- Lexuri Ugarte Aretxaga - Arabako Foru Aldundia
- Eider Goñi Palacios - EHUko Arabako Campuseko euskararen, ikasleen eta mugikortasunaren zuzendaria
Bekadunak, 2021ekoak:
- Mikel Perez Gonzalez
- Iker Ondartza Padierna
12:15-12:45 Henrike Knörren ekarria Arabako onomastikara
• Roberto González de Viñaspre
13.00 amaiera
Erantzun
Sartu