RIkardo Arregi sarietako finalistak eta 'ohorezko mugarriak'
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako (RAKS) 2022ko edizioa azaroaren 30ean ebatziko da, eta han emango diren bi sarien finalistak jakinaraziko dituzte aste honetan. Baita Ohorezko Mugarri izenarekin omenduko dituzten bi lagunen izenak, Elixabete Garmendia kazetaria eta Patxi Baztarrika, euskararen normalizazioko langile hainbat urtean eta RAKS sari hauen sustatziale baita ere.
Kazetaritza sariari dagokionez, hauek dira finalistak:
- Amaia Lekunberri Ansola kazetariaren Anorexia, bestelako gerturapen bat. Zer dio jateari uzten dionak, jateari uzten dionean? izenburuko Larrun monografikoa, Argia aldizkariaren gehigarrikoa.
- ETBren Aske bizi dokumentala, LGTBIQ kolektiboaren zailtasunei buruzkoa, Xabier Madariaga kazetariak gidatu zuena.
- Miel Anjel Elustondok Berria egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sorta
- ETBren Biba zuek magazina.
Komunikazio sailean, finalistak dira:
- Enpresabidea.eus gai ekonomikoen gaineko webgunea
- Aiaraldea komunikazio proiektua, ez bakarrik tokiko informazio webgunea duena, baizik Aiaraldea Ekintzen Faktoria antolatu duena aurten.
- Aiora Mujika Probatxoa-ren YouTubeko jarduera, bere 100 bideoko kanalarekin aitzindari, eta oraintsu beste proiektu batzuekin ere, hala nola K-Pop eta BTS-mania azaltzeko sortu duena.
- Aiko Dantza Taldeak sorturiko aikotaldea.eus komunikazio proiektua.
Andoainen, Bastero Kulturgunean, azaroaren 30ean egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dira bi irabazleak. Sari bakoitza 9.000 eurokoa da. Sariak erabakiko dituen epaimahaia honako hauek osatzen dute: Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Pantxika Maitia, Miren Gabantxo, Ion Muñoa, eta Jon Sarasua.
etaArtikulu honetako argazkian, aurtengo edizioaren aurkezpenean, Estibaliz Alkora Euskara Sustatzeko zuzendaria (Kultura eta Hizkuntza Politika, Eusko Jaurlaritza) eta Alex Huitzi Alfonso zinegotzia, Andoaingo normalizazio batzordeko burua; Andoaingo Udalak antolatzen baitu RAKS.
Informazio gehiago: http://rikardoarregikazetaritzasaria.eus/
Erantzunak kargatzen...