Teknologia albisteak
1

Hiru jardunaldi tematiko Kabi@ egitarauan Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-02 : 10:06

Durangoko Azokako alderdi digitala da azken urteetan Kabi@ delako gunea, eta aurten ere egongo da alor digitalaren inguruko ardatz horren inguruan antolatuta. Hiru saio-multzo tematiko izango dira, areto nagusian gertatuko direnak, bi abenduaren 7an eta bestea abenduaren 9an zehar.

Batetik, abenduaren 7an (asteazkena), ikasle-irakasleen goizean, areto nagusian "Hezkuntzarako baliabide digital libreak" jardunaldia egingo da, 10.30etan hasita, honako edukiekin:

  • 10:30: Zer dira hezkuntzarako baliabide libreak, eta zergatik hartu behar ditugu kontutan hezkuntzan // Miren Berasategi irakaslearekin.
  • 10.45: Sistema Eragilea. Ordenagailua pizten duzunetik euskaraz ikasi, sortu, garatu, gozatu! Donostiako Luberri institutuko esperientzia, Txikilinux ekimena, eta Etxepare lizeoko ikasleak, sistema eragile libre eta euskarazkoekin nola ari diren.
  • 11:15: Hezkuntzarako tokiko hodeia. Hezkuntza komunitatearen pribatutasuna zaintzen duen hezkuntzaren digitalizazioa // TEKS sarearen eskutik.
  • 11:30: Munduko ezagutza gure baitan. Ezagutza librearekin sortutako hezkuntzarako baliagarriak diren baliabide digital euskaldunak. Fedibertso euskalduna antolatzen ari den Abaraska taldearen eskutik.
  • 11.45: Ikusgelan eduki eta baliabide libreak txertatzen. Lanketa ezberdinak proposarzen dituzten egitasmoak. Ikusgela (euskarazko Wikipediaren proiektua) eta Digitalizazioaren Hariak ekimenak izango dira hau azalduko dutenak.

Abenduaren 7an, bestalde, arratsaldez, "Euskal plataformak" eta "Sortzaile digitalak" goiburu bikoitzarekin, honako aurkezpenak:

Abenduaren 9an ostiralarekin, bideojokoen zaletu euskaldunen tartea, goizeko eta arratsaldeko ordutegiarekin. Egun honetan, jolasteko gune irekia edo "gamer gela" irekiko da goizez 11.00ak eta 14.00ak bitartean, eta arratsaldez, 16.00etatik 19.30ak arte. Gela horiez aparte, honako ekitaldiak ere bai:

  • 10:30 - 11:00. Ibai Aizpurua, Barraka bideojokoa, hain zuzen ere Durangoko Azokako IV. Sormen Beka irabazi zuen proiektua.
  • 11:30 - 12:00. Game Erauntsiaren eskutik, Euskal bideojoko sortzaileak ezagutzen.
  • 17:00 - 18:00. Rolariak taldearen eskutik. Rol jokoak euskaraz: zer? nola? zergatik?.

Erantzunak

2022-12-03 : 00:23

Luberri sistema eragileari buruzko informazioa, deskarga eta instalazio jarraibideak hemen: https://luberrilinux.eus/

Erantzun

Sartu