Ez da lehenengo aldia Nazioarteko Astronomia Elkarteak (International Astronomical Union, IAU) izar edo planetei izenak jartzeko aukera zabaltzen duela. 2022. urteko deialdi honetan hogei izar-planeta sistema izendatu daitezke, eta hizkuntza gutxituek lehentasuna dute. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldeko kideek Gliese 486 izarrari Gar eta bere inguruko Gliese 486 b exoplanetari Su izenak emateko proposamena egingo dute.
Izar bati eta bere exoplanetari Su eta Gar izenak jartzea proposatuko du EHUko talde batek naiz.eus/es/gaiak/notic… pic.twitter.com/NuNM3HYSbs
@naiz_info Jo ta ke aritzeko
Erantzun
Sartu