Teknologia albisteak

Artxipelagoa: 2. denboraldia, eta KomikiAPP aplikazio berrian integrazioa

Sustatu
2022-12-13 : 12:15

Aste honetan hasi da EITBren Podkast atarian "Artxipelagoa" fikziozko podkast apokaliptikoaren bigarren denboraldia (9. atalean abiatzen dena, lehen denboraldiko 8 atalen ondoren). Aldi berean, transmedia proiektu gisa, Artxipelagoak online-komiki gisako bertsio interkatiboa ere estreinatu du, EITBk kaleratutako KomikiAPP aplikazio berriaren bitartez.

Publizitatea

19

"Ez naiz konformatuko bertsotan oso ongi egitearekin bakarrik"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-13 : 12:11

Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren finala du Sustrai Colinak (Urruña, Lapurdi, 1982). Izena eman zuen lehen urteaz geroztik, final guztietan kantatu du. Aurten ez da edonola konformatuko, ordea. Ariketa guztietan utzi nahi du bere sinadura, gauzak gertarazi nahi ditu, eta jendeak espero ez duen tokian agertu. "Publikoa harritu, hunkitu eta interpelatu nahi dut".

7

Frantziako tren lasterra baino lau aldiz gutxiago erabiliko da 'Euskal Y'-a

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-13 : 12:10

Obrak eta azpiegituraren inaugurazioa atzeratzen ari direnez, abiadura handiko trenarentzat (AHT) aurreko hamarkadan egin ziren erabilera aurreikuspenak zaharkituta geratu dira, eta horiek eguneratzeko lana hartu dute Gorka Bueno, Andoni Kortazar eta David Hoyos EHUko irakasle eta Ekopoleko kideek.

12

BDB Bertsolaritzaren datu-basea

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-13 : 11:08

BDB Bertsolaritzaren datu-basea Xenpelar Dokumentazio Zentroak (XDZ) garatu du. 1991ean sortu zuen Bertsozale Elkarteak Xenpelar Dokumentazio Zentroa, bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta gizarteratuz, maila guztietako ikerkuntza bultzatzeko helburuarekin. Mota guztietako informazioa eta dokumentuak biltzen dira eta bertsolaritzaren berezko sistema dokumentalaren arabera antolatuta eskaintzen du zerbitzu publikoa.

18

ETB 2: itxi ala birformulatu?

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-12 : 20:56

1983tik 1986ra ETB euskaraz zen. 1990. urtera arte oreka zegoen euskarazko eta gaztelaniazko programazioan. Gaur egun, haatik, oreka hori guztiz irauli egin da. Eta desoreka horrekin batera, ETBren bi kateen beherakada oso nabarmena izaten ari da. Azter ditzagun datuak. "1997an goia jo zuen ETB1ek (%7,5).

29

Hezkuntzan EH Bildu biluzik dago

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-12 : 18:21

EAEko hezkuntza lege berriaren inguruan sortzen ari diren zalapartak, eztabaidak, prozesuak zuzenan EH Bilduren muina kolpatzen ari dira. Pasa den urteko "barne etabaida prozesua" eta gero etorri zen EAJ,PSE eta Elkarrekin Podemosekin ituna. Eta itun horretatik 6 hilabete pasa direnean, Gasteizeko gobernuak nahi dituen agindu/erabaki/zirriborroak argitaratu ditu.

8

Disney Plusek erabaki du Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa ez ematea

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-12 : 18:12

Sr. Mono ekoiztetxearen esku daude 'En el nombre de ellas' dokumental saioaren eskubideak, eta beste plataforma edo telebista batek estreinatuko du. Hainbat emakumek saioan kontatzen dute Cabezudok bortxatu eta mehatxatu egin zituela, eta nola haien argazkiak webgune pornoetan jarri zituen.

Urteko 10 aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenak (Irulegiko Eskua barne, noski)

Sustatu
2022-12-12 : 11:43

2022 amaitzera doa eta ohikoa den bezala, "urteko zerrendak" egin, argitaratu eta errepasatzeko garaia da. Horietako bat egin aurkikuntza historikoen jarraipena egiten duen Heritage Daily agerkariak, "Urteko 10 aurkikuntza arkeologiko nagusien" zerrenda, eta horien artean jarri dute (ez gaitu asko harritu): Irulegiko Eskua.

14

"Politika publikoek zerikusi zuzena dute euskararen erabileran"

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-12 : 09:58

Abenduaren 17an egingo du urteko batzar nagusia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema), Deban, eta, ezusteko handirik ezean, bi kide berri onartuko ditu: Hernani eta Asteasu. Hala, 96 udal izango dira aurrerantzean mankomunitatean, eta guztien artean ia 300.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute.

Kontaketa Erotikoen Lehiaketa, berriz ere Kaixomaitiaren eskutik

Sustatu
2022-12-11 : 12:40

Kaixomaitia harremanetarako webguneak eta Elkar argitaldariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute aurten ere. Hemen informazio zehatzagoa. Interesa duenak ze doinutako lanak aurkeztu eta saritu izan dituzten ikus dezake, Kaixomaitiaren blogean argitaratu izan baitira aurreko urteetako irabazleak.

9

Hezkuntza Legean euskal kultura "zehar-lerro" izan dadin eskatu dute hamaika sortzailek Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia
2022-12-11 : 12:37

Hamaika kulturgilek egin dute bat Durangoko Azokan gaur, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroaren "irakurketa kritikoa" plazaratzeko. Haien ustez, kultur transmisioa eta ezagutza bermatzeko "ezinbestekoa" behar luke euskal kulturak Hezkuntza Lege berrian zein ikastetxeetako curriculumean. Baina legearen zirriborroa irakurrita, ez dute kultura "zehar-lerro" izango den bermerik ikusi.

Atxagaren Xola, munduko haur literatura onenaren bilduma-kutxa japoniar batean

Sustatu
2022-12-11 : 09:09

Bernardo Atxagaren lana haur-literaturaren liburu onenen bilduma batean sartu dute, Xolaren abenturak, euskaraz irten ziren lau liburuak batean bilduta, japonierara itzulita daude orain, eta 125 haur-libururekin osatutako kaxa berezi batean sartu du Shogakukan argitaletxeak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››