Zumaiako kale izendegian bi leku-izen gehiago izango dira aurrerantzean. Izan ere, Gipuzkoako Erroten Egunean Marearrota eta Goiko Alberga plazak izendatu dituzte, eta ekitaldi bana egin dute memoriaren berreskurapen ariketa gisa. Mareaerrota plaza izendatu duten leku horretan bertan ez da geratzen errota haren arrastorik, baina historian eta oroimen kolektiboan lekua egin nahi izan diote, baita merezi duen garrantzia eman eta aitortu ere.
@a_gorrotxategi Iaztik aurrera MAREAERROTA PLAZA izena du inguru horrek. baleike.eus/zumaia/1652009…
@xabierazkue Bai, dokumentuaren bila nenbilela ikusi dut plazaren izenaren gaia, oso ekimen polita iruditzen zait.
@xabierazkue @a_gorrotxategi @EnekoIriarte eta biok ere bagabiltza pixkanaka inguru horren historia berreraikitzen... pic.twitter.com/ydgtFLNXiW
@txalant @xabierazkue @EnekoIriarte Horri buruz ere zerbait irakurri nuen, Ondarearen Europar Jardunaldietarako ere Zumaiako itsasadarrari buruzko zerbait prestatu zenuten...
@a_gorrotxategi @txalant @EnekoIriarte Hitzaldi honi buruz ari zara, Aitziber? baleike.eus/zumaia/1622206…
@a_gorrotxategi @txalant @EnekoIriarte Edo artikulu hau zenuen gogoan? baleike.eus/zumaia/1611927…
@xabierazkue @txalant @EnekoIriarte Biak, eta urrian edo erriberako paisaien garapenari buruz Aranzadi eta Josuren eskutik egitekoa zen bisita gidatu batetaz ere oroitu naiz, baina ez dakit egin zen edo ez, neuk joaterik ez bainuen izan.
@a_gorrotxategi @xabierazkue @EnekoIriarte Hitzaldia @geoparkea|rekin elkarlanean egin genuen, bai. Ondarearen Europako Jardunaldien ingurukoa azkenean ezin izan genuen egin, ezbehar bat suertatu baitzitzaigun. Dena den, udalarekin-edo egin ahal izango d
@txalant @xabierazkue @EnekoIriarte @geoparkea Ea posible den, oso itxura ona baizuen. Badakit data hauei buruzko zure iritzia, baina urte berri on Josu! Eta hartu atseden pixka bat, ezin dut zure produkzio guztia irakurri eta!????
@a_gorrotxategi @xabierazkue @EnekoIriarte @geoparkea Tira, txorakeria asko esaten dut ???? Urte berri on zuri ere! Ea laister egoten geren.
@txalant @xabierazkue @EnekoIriarte @geoparkea Badakizu iritzi partekatua dela, zuri odola asko aldatu ez bazaizu behintzat... Bai, ea tarte bat hartzen dugun, Zumaiako paisaia aztertuz adibidez...
Erantzun
Sartu