Alderdi nafarren munizio politiko kutunenetakoak dira euskararen gaineko ikerketa eta txosten soziolinguistikoak. Zergatik? Datuei nondik begiratzen zaien, edozertarako balio dutelako. Gauza bat eta haren kontrakoa defenditzeko, kasuan-kasuan. Hala, UPNk eta PPk erabilera datu apalei erreparatu ohi diete, horrek justifikatzen duelakoan euskararen aldeko inbertsio oro neurrigabetzat jotzea.
Oñatiko Udalak bultzatuta, indusketa arkeologikoak egiten ari da Aranzadi Zientzia Elkartea Gazteluaitzen. Gaur han dira eta halaxe egingo dute bihar ere. Aranzadikoez gain, oñatiar batzuk ere batu dira indusketetara, besteak beste, Gure Bazterrak elkarteko kide bi. Goizean hasi ditu indusketak Gazteluaitzen Arantzadi Zientzia Elkarteak eta bihar ere han egongo dira.
Sarako irakasle batek zailagoa du Oiartzunen euskaraz eskolak ematea erdaraz jardungo duen irakasle batek Tolosan aritzea baino. Zergatik? Euskaraz lan egiteko, erdararen maila gorena eskatzen zaiolako. Zergatik? Ofizialki frantsesa dugulako. Euskalduna zigortu egiten dute Euskal Herrian. Horixe baieztatu du ELAk aste honetan egin duen salaketak: erdarazko maila altuena eskatzen zaio EAEn euskaraz aritu nahi duen Iparraldeko irakasleari.
aiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Soraluzeko EH Bilduk. Koalizioak Unai Larreategi aurkeztu du alkategai eta hark “Soraluze pizteko gogoz” datorren lantaldea izango du alboan, udal jardunera lehen aldiz aurkeztu diren "aurpegi berriz" eta dagoeneko "eskarmentua" duten herritarrez osatua; “arlo ezberdinetan aditu eta arituak”. Generoari dagokionez, zerrenda parekidea da eta adinez, berriz, askotarikoa.
"Hauxe da nire aurreneko disko pirata". Ironiaz laburbildu du Hautsi da Anphora zuzenean lana Ruper Ordorikak. Duela 40 urte pasa kaleratu zuen izen bereko diskoa musikariak, baina, Loraldia jaialdiaren eskariz, orduko kantuak berreskuratu eta kontzertu sorta bat antolatu zuten Bernardo Atxaga idazleak eta biek, joan den urtean.
Puta zikinak. Sexu-langileen aldeko eskubideen borroka liburuaren Baionako liburudenda bateko ale guztiak hondatu zituzten talde transfobo eta integrista bateko kideek otsail amaieran. Liburuaren euskarazko edizioaren argitaratzaileak, Katakrakek, egin du publiko erosoaren berri komunikatu batekin. "Ale guztiak erasotu zituen talde integrista eta transfobo batek. Ale bakar bat ere ez zen osorik eta txukun geratu."
Katakrak argitaletxearen arabera otsaila amaieran izan zen erasoa, Baionako liburudenda batean. “Guk argitaratutako Molly Smith eta Juno Mac idazleen ‘Puta zikinak. Sexu-langileen aldeko eskubideen aldeko borroka’ liburuaren ale guztiak erasotu zituen talde integrista eta transfobo batek. Ez zen ale bakar bat osorik eta txukun geratu”, salatu dute.
Eta ez nolanahikoa, oso handia, ELAk atzo salatu zuena zuzena bada, eta zuzena izateko itxura guztia dauka. Sindikatuak salatu duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan irakasle izateko oposizioa gainditu nahi duen irakasle hendaiarrak -sindikatuak jarri duen adibidea hona ekarrita- C2 maila egiaztatu behar du gaztelaniaz. Euskaraz, aitzitik, aski du C1 edukitzearekin.
Euskararen ezagutzak mende hasieratik izan duen gorakadari eusten dio Nafarroan. Nafarroako Gobernuak plazaratutako VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Nafarroako herritarren %14,1 euskaldunak dira, eta horiei euskaldun hartzaileak batuz gero, biztanleriaren laurdena dira (%24,7). Halere, euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrerek behera egin izanak kezka eragin die. 1991etik 2021era bitarte, euskaldunen kopuruak 4,6 puntu egin du gora.
Gutxi batzuek espero zezaketen Kitchen kasuak EHU ere zipriztinduko lukeela, era tangentzialean bada ere. Izan ere, ikerketa honen harira, Kitchen auziarekin zerikusirik ez duten beste datu batzuk agertu dira, eta hainbat pertsonari egindako espioitza agerian utzi dute. Martxoaren 2an, Nafarroako Barne saileko burua izandako María José Beaumont espiatu zuteneko berria argitaratu zen.
Guk argitaratutako liburuei eraso egitea Katakrak proiektua erasotzea da. Gure proiektua jende askoren ahaleginaren ondorio da, lan profesionala bezain ezinbestekoa da lan militantea eta elkarlana gure jarduna mantentzeko. Argitaletxe izateaz gainera liburu-denda eta zentro sozial garen aldetik, Puta zikinak liburua argitaratu dugu baina gurean ere egin dira debeku legeen bidez prostituten bizitzak kaltetzearen alde dauden liburuen aurkezpenak.
Rafael Chirbesen egunerokoen esaldi batek pentsakor utzi ninduen aurreko batean: "Literatura musika baino askoz ere traketsagoa da nerbioen puntak ukitzeko; beste gauza batzuk ukitzen ditu, lehorragoak, zailduagoak" -traketsa dena, zer esanik ez, nire itzulpena da, "zailduagoak" ez duelako jasotzen indar betean jatorrizkoaren "correosas" horren izpiritua...-. Uste dut Chirbes ez zegoela oker, eta musikak sentimenduei zuzenean...
Gazteen lagunarteko euskara aztertzeko egitasmoa aurkeztu dute Arikala zenbait erakundek. Elkarlanean bultzatuko dute egitasmoa Euskaltzaindiak, Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak eta hiru ikasturtetan zehar gauzatuko da Euskal Herriko hamar ikastolatan.