Literaturaren sentimentalizazioaz
2023-03-10 12:11
Rafael Chirbesen egunerokoen esaldi batek pentsakor utzi ninduen aurreko batean: "Literatura musika baino askoz ere traketsagoa da nerbioen puntak ukitzeko; beste gauza batzuk ukitzen ditu, lehorragoak, zailduagoak" -traketsa dena, zer esanik ez, nire itzulpena da, "zailduagoak" ez duelako jasotzen indar betean jatorrizkoaren "correosas" horren izpiritua...-. Uste dut Chirbes ez zegoela oker, eta musikak sentimenduei zuzenean...
Txioak (13)
-
Iban Zaldua @IbanZ"Literaturaren sentimentalizazioaz", artikulu berria Oharrak & Hondarrak blogean ibanzaldua.wordpress.com/2023/03/10/lit…Gorkaerostarbe @gerostarbe1@IbanZ Gaia benetan zait interesgarria, literaturan bezala bizitzan; tentsio horren errekak batzuetan alde batera eta besteetan bestaldera naraman arren, tentsio hori izatea onuragarria zaidala uste dut azken beltzean. Eskerrik asko artikuluagatik eta errIban Zaldua @IbanZ@gerostarbe1 Eskerrik asko zuri, Gorka. Bai, uste dut zabalgarria dela literaturatik harago ere, noski.Idoia Santamaría @idoiasantamaria@IbanZ Gero irakurtzeko gordeta, Iban. Gai interesgarria. Mila esker.
-
Iban Zaldua @IbanZ"Oso eszeptikoa naiz aditzera ematen denean berdin diola zer irakurri, denari atera dakiokeela probetxua, literatura onari, erdipurdikoari eta txarrari, inportanteena irakurtzen dugunak sortzen dizkigun SENTIMENDUAK direla", O&H blogean, arratsaldeko ibanzaldua.wordpress.com/2023/03/10/lit…Maite López Las Heras @MaiteLpezLasHe1@IbanZ Gai oso interesgarria, eta luzerako emango lukeena. Kontua da Szymborskak bazuela Petrarcaren berri, baina, gaur egun, zer irakurtzen da? Zer sustatzen, zer erakusten, zer irakasten, zer ezabatzen, zer zabaltzen?Iban Zaldua @IbanZ@MaiteLpezLasHe1 Guztiz ados zure zalantzekin. Eta kontua ez da kanon zahar eta aldaezin batera itzultzea, argi dago. Baina euskarri motaren bat egon behar dela uste dut. Une batetik aurrera hari erronka egiteko, sikiera. Baina ez, gehituko nuke, "edozerkIban Zaldua @IbanZ@MaiteLpezLasHe1 Zein inportantea den, edonola ere, Szymborska bezalako jendea egotea. Ze berak bai, baina Kutnok agian ez zuen Petrarcaren berri. Szymborskaren eskutitzaren ondoren, seguru baietz ????.Santi Leone ???? @Farrcostar@IbanZ @MaiteLpezLasHe1 Ni oso ados Donosoren aipuarekin, irakurriz gozatzea zer den, irakurketak eginahala eskatuta ere.Maite López Las Heras @MaiteLpezLasHe1@IbanZ Zaharra baztertzea, zaharra izate hutsagatik, ez da batere mesedegarria. Agian, kanona da eraberritu behar dena. Euskarria funtsezkoa da, oinarria akaso hobeto. Edozerk ez du balio.Iban Zaldua @IbanZ@MaiteLpezLasHe1 Guztiz ados, zaharra ezin da baztertu. Kausa askorengatik, baina batez ere prekauzioagatik: adanismoaren gaitzean eror ez gaitezen, adibidez, eta Mediterraneoa behin eta berriz aurkitzeaz harrotzen direnak pixka bat apaltzeko.
Erantzunak kargatzen...