Landetxe eraikina inauguratu dute Oiartzunen, erabilera publikorako ekipamendu berri bat izan dadin. XVII. mendeko jauregi bat zegoen orube honetan, baita Xabier Lete jaio zen etxea. Azken bost urteetako proiektuaren ondoren, orain inauguratu dena Kultura etxea izango da, baina baita euskara, ongizatea eta zaintza alorreko zerbitzuak emateko ekipamendu bat ere bai.
Erantzun
Sartu