Udako proposamena aisialdi taldeentzat. Antolatu egun pasa eta gerturatu Ezkio-Itsasoko paraje eder hauek gordetzen duten altxorraz gozatzera: Igartubeiti Baserri Museoa.
Ekainaren 5ean jai-giroan ospatuko dugun jarduera honetan, energia eta elikagai buruaskitasuna, ekoizpen eta kontsumo arloetan bertakoa balioan ipintzea, bertako produktuekiko eta ekoizleekiko errespetua gaiak jorratuko ditugu, antolatutako zenbait jardueren bitartez. Izena ematea: igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 13an ospatuko den jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskaintzen zaio, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona adieraziz. Izena emateko azken eguna: martxoak 10 (igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.
Igartubeiti Baserri Museoak Inauteriko Museo Birtuala ekimena martxan ipini du.
Abenduaren 3tik 24ra eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak “Hitzekin jolasean” ekimena proposatzen dute. Ekimen hau lehiaketa bat izango da eta Twitterren bitartez museoetako jarraitzaileek landa-kulturari, itsas-kulturari eta gerra karlistei buruzko euskarazko hitz desberdinak proposatzeko aukera izango dute.
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du. Deialdia interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiei zabalik dago. Kontakizunak aukezteko epea 2016ko urtarrilak 15ean amaitzen da, egun hori barne.
Sagardo Astea, urriaren 7tik 16ra bitartean izango da aurten, Igartubeiti Baserri Museoan, bere 14. edizioan. Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XIV. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie. Aurtengo edizio honetan ere GASTRONOMIAK pisu handia izango du. Igartubeitin, asteburuan, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa izango dira. Aurten, bisitariek sagar prentsaketak ikusteko aurrez izena eman ahal izango dute.
Errezetarik originalena sarituko dugu, 2 pertsonentzako bazkariarekin edo afariarekin.
Igartubeiti Baserri Museoak Baserri Eguna antolatu du ekainak 28rako, iganderako, oraingoan, erlezaintza gaiari helduz
Ezkio-Itsasoko Salete Baserriaren Ikerketa analitikoa, Maite Iturralde arkitekto teknikoaren solasaldia eta bisita gidatua, ekainak 14ean, igandean.
Ezkio-Itsasoko eta bere inguruneko paisaia erakusten duten argazki historikoaz eta plano berdinetik ateratako gaur egungo argazkiez osatutako erakusketa dago ikusgai Igartubeiti Baserri Museoko interpretazio zentroan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzak 18) ospatu nahi dute ICOM-en proposamenari “Gizarte jasangarri baterako museoak” helduz. Gizarte ez hain xahutzailea izaten, solidarioagoa izaten eta gure inguruneko baliabideei modu errespetagarriagoan probetxua ateratzen museoek publikoari kontzientziatzen duten zeregina aitortzen du.
Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da apirilaren 1etik 6ra. Ohiko bisita gidatuez gain, Urola Garaiko beste museoekin eta zerbitzuekin batera, familientzako planak antolatu ditugu. Igartubeitin, apirilak 2, 4, 6, 8, 9, 10, 11 eta 12an "Baserriko gailetak" jarduera eskainiko dugu 16:30etatik 18:30etara.
Igartubeiti Baserri Museoak, Emakumeak landa ingurunean III. Jardunaldia antolatzen du martxoak 8an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu asmoz. Jardunaldi hau emakumeak landa ingurunean izan duen paperari eskainiko zaio, landa ingurunea bere bizimodua bihurtu duten egungo emakumeen esperientzietara gerturatuz eta garai zein egoera ezberdinetan bizi izan diren emakumeek burututako lanari esker ona eskainiz.
Igartubeiti Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunera gehitzen da, gaur egungo lenguai berritzaileen bitartez, baserriaren ondare baliabideetara hurbiltzen gaituzten eta azaroak 15ean eta 16ean antolatutako jardueren bitartez.
Jakoba Errekondok bisita gidatua eskainiko du Igartubeiti baserrian, urriak 26an, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Miriam Cano zaharberritzaileak bisita gidatua eskainiko du Igartubeiti baserrian, irailak 28an, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bisita gidatura etortzeko izena eman igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo 943 72 29 78 telefonoan.
Igartubeiti Baserri Museoak, Zumalakarregi Museoarekin eta Untzi Museoarekin batera ekoiztutako IKUS-BERRIZ BIZI PROGRAMA-ren barne, Alberto Santana historialariaren bisita gidatua eta Garai Hartan familientzako tailerra antolatu du ekainak 21 eta 22rako.