Teknologia albisteak

Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna Igartubeiti Baserri Museoan (azaroak 15-16)

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-10 : 09:40
Igartubeiti Munduko Ondarearen Nazioarteko Egunera gehitzen da, gaur egungo lenguai berritzaileen bitartez, baserriaren ondare baliabideetara hurbiltzen gaituzten eta azaroak 15ean eta 16ean antolatutako jardueren bitartez.
Asteburu osoan zehar (Azaroak 15-16)
Ate irekien jardunaldia: Bisita gidatua + ongi etorri mokadutxoa (gazta + sagardoa) eskainiko zaie bisitariei.
Bisitek ondorengo ordutegia dute bi egunetan: 11:00etan euskaraz, 12:30etan gazteleraz eta 17:00etan taldearen arabera.

Azaroak 15
16:30-18:30// Yinkana. ONDAREA 2.0
Familian burutzeko ibilbide-tailerra. (familia osoarentzat gomendagarria).
QR kodeen bitartez osaturiko Ibilbide interaktibo bat burutu ahal izango da yinkana honetan baserrian eta bere ingurunean, Igartubeiti Baserri Museoaren sekretuak ezagutuz. Bi ibilbide prestatu ditugu, bata 10 urte azpiko haurrak dituzten familientzat eta bestea 10 urtetik gorakoentzat. Pistak euskaraz eta gazteleraz idatzirik daude eta familia osoarentzako sari apartak ditugu. Informazio gehiagorako gure webgunea kontsultatu edo 943722978 telefonora deitu.
Informazio gehiago. 

Azaroak 16
12:00// Bisita gidatu berezia.
Ezkio-Itsasoko Udalarekin eta Yartu kultur elkartearekin lankidetzan. XVI. mendeko Ezkioko San Migel elizara bisita gidatua antolatu da, gaian aditu den Andoni Albisua-ren eskutik. Bisita Eliza atarian hasiko da, informazio gehiagorako deitu 943722978 telefonora.
Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina, izen-ematea aholkatzen da 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.net-en.

Erantzun

Sartu