Teknologia albisteak

Aste Santua eta Pazko Astea Igartubeitin - Ekitaldien egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia
2015-03-25 : 13:02
Igartubeiti Baserri Museoa zabalik izango da apirilaren 1etik 6ra. Ohiko bisita gidatuez gain, Urola Garaiko beste museoekin eta zerbitzuekin batera, familientzako planak antolatu ditugu. Igartubeitin, apirilak 2, 4, 6, 8, 9, 10, 11 eta 12an "Baserriko gailetak" jarduera eskainiko dugu 16:30etatik 18:30etara.

Igartubeiti Baserri Museoak, Urola Garaiko beste museoekin eta zerbitzuekin batera, familientzako planak antolatu ditu Aste Santu eta Pazko Asterako. Igartubeitik honako jarduerak antolatu ditu:

  • BISITA GIDATUAK INTERPRETAZIO ZENTRORA ETA BASERRIRA 

11:00-12:30: Euskaraz

12:30-14:00: Gazteleraz

17:00: Taldearen arabera

Apirilaren 2tik 6ra. Ostegunetik astelehenera, bi egunak barne.

Pazko astean, apirilaren 8tik 12ra ere bai.

Prezioa: 4 € pertsona bakoitzeko. 10 urtetik beherako umeak doain.

* Ostegunean, sarrera doakoa denez, 1 € pertsona bakoitzeko.

Gazta pintxoa eta sagardoa, sagar zukua aukeran: 3 € pertsona bakoitzeko. Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

  • BASERRIKO GAILETAK TAILERRA

Zure gailetak egiten ikasteko tailerra.

Arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara.

Apirilak 2, 4 eta 6.

Pazko astean, apirilaren 8tik 12ra ere.

10 pertsonetako taldea osatu beharra dago.

Prezioa: 4,5 € pertsona bakoitzeko.

Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus edo 943 72 29 78 telefonoan.

Urola Garaiko eskaintza bateratua ikusi.

Erantzun

Sartu