Udako proposamena aisialdi taldeentzat. Antolatu egun pasa eta gerturatu Ezkio-Itsasoko paraje eder hauek gordetzen duten altxorraz gozatzera: Igartubeiti Baserri Museoa.
XVI.mendeko dolare-baserriak gure arbasoen bizimodua erakutsiko digu Kattalin, Domigo eta Igartubeitiko familiko beste kideen eskutik. Bixita mota ezberdinak antolatzen ditugu taldeen ezaugarriak kontutan hartuta, eta eguna osatzeko tailer ezberdinen eskaintza zabala dugu ere aukeran:
Bazkaltzera gelditu nahi duenak picnic gune ederraz goza dezake.
Erantzun
Sartu