Teknologia albisteak

Sagardo Astea, urriaren 8tik 17ra bitartean, Igartubeiti Baserri Museoan, bere 13. edizioan.

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-09 : 10:39
Sagardo Asteari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren XIII. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie. Aurtengo edizio honetan GASTRONOMIAK pisu handia izango du. 
Igartubeitin, asteburuan, zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa eta sagar erakusketa izango dira. Bertatik Bertara tailer-dastaketa izango da bertako produktuekin Kabia jatetxeko sukaldarien eskutik.  Aspacerekin lankidetzan tailer multisensoriala antolatu dugu eta egitarauari amaiera emanez, Igartubeiti, baserri dolarea, Jakoba Errekondoren bisita gidatua ere izango da.
 
Donostian, jarduera berezi bat izango da: Sagarretik sagardora omenaldi gastronomikoa Bodegon Alejandron,  tailer-dastaketa eta Igartubeiti Baserri Museoa Menua. Aste osoan zehar Sagardoa&Bakalaoa Errezeta Lehiaketan eta VII. Argazki Lehiaketan parte hartu ahal izango da. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, Yartu kultur elkartearekin eta Ezkio-Itsasoko Udalarekin lankidetzan, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu.
 
XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.
 
EGITARAUA: 
Zanpaketak
Sagar zanpaketak egunero izango dira, goizez, 11:30etatik aurrera. Asteburuan, 12:00etan zanpaketa bat egingo da, eta arratsaldez, 17:00etan beste bat izango da.
 
Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50 kg sagar gehituko dira kirikoketa erakustaldi bat egiteko. Asteburuan ordea, Jo ala Jo elkartekoek kirikoketa egokiak egin ditzaten, 150 kg sagar gehituko dira zanpaketa bakoitzaren aurretik.
 
Antzezpenak
 
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute. 
 
XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete.  Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira. 
 
Larunbatean,  urriak  11ean eta igandean, urriak 12an: 
11:30-12:00; 13:00-13:30
16:30- 17:00; 18:00-18:30
 
Sagardoa kirikoketa erritmora
 
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, larunbatean eta igandean, urriak 11ean eta 12an, 12:00etan eta 17:00etan. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da. 
 
Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da,  usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.  
 
Sagar erakusketa
 
Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste. 
 
Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa, baserriaren atarian kokatua. 
 
Urretxuko ASPACE-rekin lankidetzan, Tailer Multisensoriala: 
 
DATA: Urriak 9, 11:30etatik aurrera
Sagar garratz, geza eta mikatzen dastaketa.  
Usaimen eta dastamenaren estimulazioa. 
Talde itxia. 
 
Igartubeiti & Bodegon Alejandro. 
Sagarretik sagardora,  Omenaldi Gastronomikoa
 
DATA: Urriak 9, 19:00etatik aurrera. 
 
Igartubeiti Baserri Museoa Sagardoa Astea aurkezten Bodegon Alejandron. 
Sagarrean oinarritutako plateren dastaketa, Inaxio Valverde, Bodegon Alejandroko sukaldariaren eskutik. 
Toki mugatuak. Izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.net, 943 72 29 78. 
 
Igartubeiti Baserri Museoa menu berezia Bodegon Alejandron urriak 5etik 19raSagardo Astea dela eta. 
 
 
Bertatik Bertara sukaldaritza tailerra eta dastaketa. 
 
DATA: Urriak 16, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Igartubeitiko Interpretazio zentroan. 
 
Kabia jatetxeko Juanma Hurtadok eta Bikendi Casadok bertako baserri produktuekin zenbait errezeta egingo dituzte. 
Toki mugatuak.  Izen ematea igartubeiti@gipuzkoa.net, 943 72 29 78.
 
 
ASTE OSOAN ZEHAR:
 
VII. Sagardo Astea Argazki Lehiaketa
 
Sagardo Astea kamaratik edo mugikorretik! Parte hartu eta lortu saria!
Informazioa eta oinarriak: www.igartubeitibaserria.net/jarduerak/urterokoak/sagardo-astea/vii.-argazki-lehiaketa
 
Sagardoa & Bakailaoa errezeten lehiaketa
 
Bidali igartubeiti@gipuzkoa.net-era eta lortu 2 lagunentzako bazkaria.
Informazioa: www.igartubeitibaserria.net
 
OHARRAK:
 
Jende kopuru murriztua
 
Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan,  sarrera murriztua izango da eta ez da erreserbarik onartzen.  
Dena dela, bitartean bisitariek interpretazio zentroa ezagutzeko aukera izango dute.

Erantzun

Sartu