Teknologia albisteak

Lihoa lantzen Zikloa, Igartubeiti Baserri Museoan

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-04 : 14:50
Emakumeek baserrian burututako zeregin honi buruzko erakusketa, erakustaldia, solasaldiak eta tailerrak, Igartubeiti Baserri Museoan, irailak 5, 7, 12 eta 13an.  
 
Irailak 5, ostirala, 19:00etan: 
“Lihoaren prozesua” erakusketaren inaugurazioa, Goruzaleak taldearen bildumako objektuez osatua. Oiartzungo Estanis Urdanpileta, talde honetako kideetako bat bertan izango da. Gaur egun, objektu hauek Irunen kokatua dagoen Gordailuan, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroan daude.  
Erakusketan lihoaren landaretik oihala lortzearen eraldaketa prozesurako erabiltzen ziren zenbait tresna daude ikusgai. Eraldaketaren ondoren, oihal preziatuak lortzen zituzten, hauekin erakusketan ikusgai dauden soinekoak, alkandorak, eskularruak, burukoak, mahai tapizak, paparrak, amantalak ekoiztuz. Zenbait argazki txuri beltzean emakumeek burutututako liho landarearen eraldaketa prozesuaren testigantza biltzen dute.   
Erakusketa hau Igartubeitiko Interpretazio Zentroan ikus daiteke irailaren 5etik azaroaren 2ra bitartean, asteazkenetik igandera, 10:00-14:00 / 16:00-19:00 ordutegian. 

Irailak 7, igandea, 10:30etatik 12:30etara: 
FESTARAKO JANTZIAK AZKEN 100 URTEOTAN, JANZTEKO MODUAREN GARRANTZIA Solasaldi-tailerra. 
Hizlaria: ANE ALBISU IRIARTE tradiziozko jantzietan aditua, IKERFOLKEKO partaidea eta ATONDU liburuaren egilea.
Saio honek irauten duen ordu eta erdian zehar azalduko da zein den gaur egun hiri giroko festetan janzten ditugun jantzien sorburua eta bilakaera. Honek balio izango du hausnartzeko NORK erabiltzen dituen eta  ZER, NOIZ, NON eta batez ere NOLA janzten garen.  Horregatik azalpenaren ondoren praktika egiteko aukera izango da gure jantzi eta janzkiak janzteko modua saiatuz. 
 
Irailak 7, igandea, 12:30etatik 14:00etara:
 
Lixiba erakustaldia: Zeraingo zenbait bizilagunek, lixiba egiteko ontzian, arropa sartu eta suteko hautsaz, landare lurrintsuz eta ura irakiten jarriz garbiketaren erakustaldia burutuko dute. 
 
 
Irailak 12, ostirala, 19:00etan: 
 
Lihoaren eta euskal emakumeen historia ezkutua Jose Antonio Azpiazuren solasaldia. 
Historialari eta antropoloak, La historia desconocida del lino vasco argitalpenaren egileak, lihoaren haziak euskal emakumearen bizitzan izan duen garrantzia azalduko du. 
 
Irailak 13, larunbata, 16:30etatik 18:30etara: 
 
Lihoaren haziak sukaldean Tailerra, familiei zuzendua, 5etik urtetik gorako haurrei eta beren gurasoei zuzendua. 
Partehartzaileek lihoaren haziek dituzten elikadura eta medikuntza bertuteak ezagutuko dituzte modu aktiboan eta sentsorialean, ondorengo joku eta proposamenen bitartez: 
Liho haziekin joku sentsorialak 
Lihoa ereitea loreontzietan 
Liho haziekin eta inguruko landareekin diseinu artistikoak.
Liho haziekin egindako ogi eta zuku dastaketa. 
Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.
Plaza mugatuak. 
 
Doako jarduerak. 

Erantzun

Sartu