Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera datorren astean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan. Teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, larunbatean, maiatzak 22an, 10:30etatik 13:30etara.
Gandeia taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeiti baserriko dolarean urriak 3an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus. Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea. Derrigorrezkoa da kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, 17:30etan bertan izatea.
XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen erakusketa hau uztailak 31era izango da ikusgai.
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko on line ekimena. Partekatu zuen sukaldaritza proposamenak eta sariak lortzeko aukera izango duzue. Animatu!!!
Igartubeiti Baserri Museoak astero partekatuko ditu bere webgunean baserritarrei eta sektoreko bitartekariei egindako elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak.
Festa datorren larunbatean, martxoak 14an ospatuko da 17:00etatik aurrera doako sarrerarekin. Publiko mota guztientzako jarduerak izango dira: bisita antzestua, kirikoketa emanaldia, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa...
Hiru guneetako ibilbidea proposatzen dizugu: Iparragirre ibilbidea. Urretxu, bere jaioterria. Ezkio, bertako Igartubeiti Baserri Museoan, garai hartako nekazal giroa ezagutzeko. Eta amaitzeko, Ormaiztegi, Zumalakarregi Museoaren eskutik, XIX. mendeko testuinguru historikora hurbiltzeko. Ibilbide honek Jose Mari Iparragirre Balerdi (1820-1881), nagusiki poeta eta musikari gisa nabarmendu zen urretxuar pertsonai ospetsua, deskubritzera gonbidatzen zaitu.
Baserrian sagar prentsaketa zuzenean ikusteko urteko aukera bakarra izango da. Hitzorduak antzezpenak, kirikoketa erakustaldiak, inguruko jatetxeetan dastaketak eta erakusketak barne hartzen ditu. Aurtengo berritasunen artean, museoak eragozpen fisikoak kendu ditu eta bertako baserritarrekin bat egin du zanpatutako sagarra Igartubeitikoa eta bere ingurukoa izateko.
Erakusketa hau 2019ko uztailean hasitako prozesu baten emaitza da, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Patrim+ mugaz gaindiko egonaldi artistikoaren testuinguruan.
Ainara Elizondoren "Azenario bete misterio" kontakizunak jaso du AREAGO Istorioak belarrietara V. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria. Bigarren saria, "Makusi" kontakizunagatik Maialen Akizuk jaso du. Josune Garcia de Bikuñaren “Marrubien zaporea” kontakizunak jaso du hirugarren saria.
Igartubeiti musoean erakusketa ireki da, eta irailaren 29a arte, han egingo du uda. Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filma nola gauzatu zen azaltzen du erakyusketak. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.
Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Nathalia Heim artista bisuala hartuko du udan lau asteko erresidentziarako. Beatriz Aisa & Delphine Tambourindeguy kolektibo artistikoa, Nathalia Heim artista bisuala eta Violeta Borruel koreografa izan dira PATRIM+ mugaz gaindiko erresidentzia burutzeko hautatutako artistak. Lehen edizio honetara aurkeztutako hautagaien % 30-a nazioarteko artistak izan dira.
Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, egitasmo honek kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.
Mugaz gaindiko sareko hiru zentroetako batean erresidentzia artistikoa egin ahal izateko izen-ematea apirilaren 5era arte egongo da zabalik.
Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Untzi Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun laugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.
Igartubeiti Baserri Museoak, Bizi Baratzea eta Sagardoaren Unibertsitatearekin lankidetzan, "Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera" dastaketa lantegia antolatu du, helduei zuzendua, uztailaren 25ean, 12:00-14:00.
Aurten baserria sagarraren ziklo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz; baita ere, jardueran mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz. Edizio honetan, Juan Mari Beltran musikariak, Rafa Gorrotxategi, gozogileak, Dani Lasa sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak, eskainitako hiru lantegi izango ditugu.
Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean urriak 6an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu.
Juan Mari Beltranek eskainia, irailak 29an eta urriak 6an, goizeko 11:00tatik 13:00etara.
2. saria, "Anaia bi" kontakizunagatik Idoia Garzesek jaso du. “Uhinak beti gazi”, Ainara Elizondoren kontakizunak jaso du hirugarren saria.