Aurten baserria sagarraren ziklo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz; baita ere, jardueran mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz. Edizio honetan, Juan Mari Beltran musikariak, Rafa Gorrotxategi, gozogileak, Dani Lasa sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak, eskainitako hiru lantegi izango ditugu.
Igartubeiti Baserri Museoak, urteak daramatza, baserria ondarearen ardatza dela kontuan izanik, bere aberastasuna lantzen, zaintza eta errespetua aintzat hartuta, oreka bat berdindu nahirik ingurunearen, bere baliabideen, erabileren eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean.
PROGRAMA:
ESPERIENTZIAK:
Igartubeitiko dolarea martxan!
Astean zehar urriaren 10, 11, 15, 16, 17, 18 eta 19an, sagar zapalketak egunero izango dira goizez, 11:30etatik aurrera.
Asteburuan eta jai egunean, urriaren 12, 13 eta 14ean, prentsatze bakarra izango da, 12:00etan.
Prentsatze bakoitza egin aurretik, Kirikoketa burutuko da, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua. Igartubeiti Baserri Museoak, garai batean baserriko dolareetan ohikoa zen jarduera hau nabarmendu eta berreskuratzeko asmoz, Juan Mari Beltranek eskainitako bi lantegi praktiko antolatu ditu.
Antzezpenak
Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldekoek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.
XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantzita, baserria erakutsiko diete bisitariei eta bertako zereginei buruz hitzegingo diete.
Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuez eta abarrez jabetuko dira.
Urriaren 12an, ostiralean, urriaren 13an larunbatean eta urriaren 14ean, igandean:
11:30-12:00; 13:00-13:30
Sagar erakusketa:
Sagardo Astean Igartubeitiko sagarrondoetatik bildutako sagar motak izango dira ikusgai. Zer da Kixkia? lantegian parte hartu duten familiek bildutako sagarrak dira eta erakusketa antolatzen lagundu digute.
Argazki lehiaketa:
Urriaren 10etik 19ra eta Argazkia, Ikatza elkarteen lankidetzarekin antolatua. Lehiaketaren oinarriak.
Lantegiak:
“Sagar tentagarriak”
Urriak 27, 16:30-18:30
Rafa Gorrotxategik eskainitako lantegi gastronomiko sentsorial honetan, 4 urtetik gorako haurrak dituzten familiek sagarrekin egindako goxoak egin eta dastatu ahal izango dituzte. Gehienez 15 parte hartzaile.
“Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera”
Azaroak 25, 12:00-14:00
Dani Lasak eta Jakoba Errekondok eskainitako dastaketa lantegia. Helduei zuzendua, Bizi Baratzea eta Sagardoaren Unibertsitatearekin lankidetzan.
Gehienez 20 parte hartzaile.
Oharrak:
Santa Luziako industria gunean parking-a
DOAKO autobus zerbitzua jarraian.
Ezin izango da baserriko parking-era autorik igo.
Plaza mugatuak. Aurrez izen emateak
Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta erreserbak egiteko aukera izango da.
Igartubeitira nola iritsi
Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, (Ezkio bidea, 1km) hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.
Erantzun
Sartu