Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera datorren astean, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan. Teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek, larunbatean, maiatzak 22an, 10:30etatik 13:30etara.
Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea lelopean ospatuko dugun Museoen Nazioarteko Eguneko jardueren esparruan, Natur_Lab, 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak maiatzak 22rako.
Parte hartzaileek teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute. 3D inprimaketaren diseinua deskubritzeko aukera izango dute, baserriaren inguruko naturako elementuak oinarri sortzaile gisa erabiliz.
Maria R. Laspiurrek eskainiko du famili tailerra. Prezioa: 3€ deskontuak familia txartelarekin.
Astea oro har lotua egongo denez Museoen Nazioarteko Egunarekin, eguna bera tokatzen denean, maiatzaren 18an, ekitaldi bat izango da online emango dena zuzenean Igartubeititik: "Ekintza artistikoak landa inguruneetan" izenburuarekin, Maite Redondok eta Idoia Unzurrunzagak landa-inguruneetan garatutako proiektu artistikoak aurkeztuko dituzte asteartean, maiatzak 18an, 17:30etatik aurrera. Ekitaldi honetaz informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu