Teknologia albisteak

Helios-AEK

Erabiltzailearen aurpegia

AEKren Zuzendaritzako kidea, Nafarroatik. Duela 17 urte AEK ezagutu nuen. Izena mantentzen dudan arren, bestelako pertsona bat naiz

Erabiltzailearen jarduna

Eusleak

2016-02-09 : 15:41

ARGIAn irakurritako artikuluak gogoeta hau idaztera bultzatu nau. "Beti euskaraz egingo lizukeen lankidea egunero alboan bazenu zuk zer egingo zenuke?" izenburuko erreportajea irakurri dut, osorik; dena den, hortik harago ez dut proiektua/metodoa ezagutzen. Hori bai, gogoeta bat hona ekartzeko aukera eman dit. Izan ere, nire ustez, gutariko asko egunero EUSLE gisa aritzen gara. Euskaraz normaltasunez bizi nahi dugunez, aukera dugun guztietan euskaraz aritzen gara. Euskaldun bati beti euskaraz egiten diogu, testuingurua erdalduna izanda ere, esate baterako.

Errigora saskiaren azken astean sartu gara #hartuetaeman

2015-11-04 : 12:33

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren azken txanpan sartu gara. Ez utzi denbora pasatzen eta eskatu saskia www.errigora.eus webgunean edo Euskal Herrian diren 800 puntuetako batean. Azken astean sartu gara: azaroaren 8ra arte eska dezakezu saskia.

"Euskahaldunak gara" hitzaldi-tailerra eskainiko du AHIZEk Beasainen

2015-05-07 : 16:55

Euskahaldun oso eta eroso izan nahi al duzu? Bada, AHIZEk -AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak- eta Goierriko Goiztiri AEK-k helburu hori lortzeko tailer dinamikoa, atsegina eta parte-hartzailea antolatu du, biharko (maiatzaren 8rako), Beasainen.

 

Bagara nor

2015-03-30 : 13:49

Bai Euskarari Ziurtagiria banu…

2013-02-24 : 22:25

Deus asmatu gabe, egun ditugun tresnak oso baliagarriak dira eta horietariko bat bai euskarari ziurtagiria da. Blogean "jolas" baten moduan ziurtagiria arlo pertsonalera ekarriko dut, atalka. Hasteko, hizkuntza gaitasunarena aintzat hartuko dut.
http://euskaratikaktibismora.wordpress.com/2012/11/

2

"Erdaraz, mesedez"

2013-02-21 : 22:52

Euskararen arloan aktibismoari ekiteko, lehenik eta behin, gogoeta egitea ezinbestekoa da. Helburuak zehaztea eta planifikatzea. Kultur etxeko harreran dagoenak "en castellano, por favor" edo "erdaraz, mesedez, sentitzen dut". Bien artean aldea dago. Dena den, bien kasuan, noiz arte eutsi behar diote esaldi horri? Blogean idatzitako testu honetan bereziki bigarrengoei buruz ari naiz

"Ongi etorri, egun on! Hoy en primer lugar..."

2013-02-20 : 13:41

Euskaratik aktibismora blogean egindako beste iritzi bat. Foro, hitzaldi eta batzar askotan, euskaldunez josita egon arren, egin ohi den jokaeraz hausnartzeko.

1545, euskara eta aktibismoa

2013-02-10 : 11:42

1545. urtean, Bernart Etxepare baxenafarrak Linguae vasconum primitiae liburua argitaratu zuen Bordelen, euskararen historiako lehenengoa, 15 poemek osatzen dutena eta gai gehienak erlijiozkoak ez direlarik. Jazarpena eta bazterketaren aurrean, euskaraz ere idazten ahal zela erakutsi nahi izan zuen.