Teknologia albisteak

Bai Euskarari Ziurtagiria banu…

Erabiltzailearen aurpegia
2013-02-24 : 22:25
Deus asmatu gabe, egun ditugun tresnak oso baliagarriak dira eta horietariko bat bai euskarari ziurtagiria da. Blogean "jolas" baten moduan ziurtagiria arlo pertsonalera ekarriko dut, atalka. Hasteko, hizkuntza gaitasunarena aintzat hartuko dut.
http://euskaratikaktibismora.wordpress.com/2012/11/

Erakunde batek ziurtagiria eskuratzen duenean, urtero bost ataletan banatuta dagoen ebaluazioa jasotzen du. Lehenengoa, erakundeko kideen hizkuntza gaitasuna dugu.

Ziurtagiria behin “eskuratuta” hauxe da nire ebaluazioa:

Nirekin harremanetan aritzen den lagun kopurua: 23 lagun

(nire bizitzan ohikoak direnekin 23ko zerrenda osatu dut)

Nirekin ahozko harremanetan euskaraz jarduteko gai diren lagunak: 15 lagun

%65, hain zuzen ere.

Aktibazioan sartu aurretik, ezinbestekoa da ebaluazioa, diagnosia, norberarena barne. Ziurtagiriak ematen duen markoarekin jolastuz, hauxe da nire buruari egin diodan lehen ebaluazioa. Hizkuntza-gaitasunean, ezagutzan, hain zuzen ere, %65eko abiapuntua daukat.

Erantzun

Sartu