Teknologia albisteak

"Euskahaldunak gara" hitzaldi-tailerra eskainiko du AHIZEk Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia
2015-05-07 : 16:55
Euskahaldun oso eta eroso izan nahi al duzu? Bada, AHIZEk -AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzuak- eta Goierriko Goiztiri AEK-k helburu hori lortzeko tailer dinamikoa, atsegina eta parte-hartzailea antolatu du, biharko (maiatzaren 8rako), Beasainen.
 

 

Bertan, euskaraz hitz egin eta ingurukoengan eragin nahi duten pertsonek erabil ditzaketen teknikak eta baliabide zehatzak landuko dira, talde dinamiken eta rol jokoan bidez. Ikastaroa Igartza jauregian izango da eta 9:30ean hasiko da.
 
Euskahaldun izan nahi baduzu, hurbildu!


Euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko zerbitzua

Enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Aholkularitzan, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batean kudeatzeko prozesua abian jartzeko.

  • Egoeraren diagnostikoak

  • Planaren diseinua eta garapena

  • Planaren jarraipena eta ebaluazioa

  • Hizkuntzaren Kudeaketa Sistema

  • Euskararen erabilera informala sustzeko eusLiderrak egitasmoak

  • Hizkuntzen garrantziari buruzko hasnarketarako hitzaldiak

  • Etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko GUGAZte egitasmoa

  • Neurrira eta beharrizanetara egokitutako planak

 

Erantzun

Sartu