Aurreko bost hile-betetan zehar JAKIBERRI Ikerkuntza-Taldeak bi lehiaketa abian jarri izan ditu “Euskal Healthy Fast Food” motatako produktuak aurkitzeko asmoz. Oraingo honetan, hirugarren lehiaketa bat abian jarri izan da, hain zuzen ere “Healthy Basque Fast Food” delakoari euskarazko deitura egoki bat aurkitzeko asmoz. Izan ere, orain artean erabilitako ingelesezko itzulpen zuzenak ez dira oso gogokoak suertatu-eta. Aipatu lehiaketa internetez bitartez burutuko da eta jasotako proposamenak EUSKALTZAINDIAREN eskutan utziko dira bere iritsia eman dezan.
“Fast Food” delakoari euskaraz eman izan zaizkion itzulpenak ugariak izan dira. Euskarazko hiztegietan, besteak beste, honelako izenak aurkitu genitzake: “berehalako janaria”, “janari azkarra” edo “janari presakakoa”.
JAKIBERRI Proiektuan lanean ari garenok ohartu izan gara “Fast Food” janari mota horretarako euskaraz erabiltzen diren deiturek inor gutxi asebetetzen dutela eta, ondorioz, “Healthy Basque Fast Food” kontzeptuarentzat euskal deitura egokia aurkitze aldera lehiaketa hau antolatua izan dugu.
JAKIBERRI Proiektua, arin prestatzeko euskal janari naturala, osasuntsua, askotarikoa eta nutritiboa lortzea nahi den ikerkuntza proiektua da. Proiektuaren bitartez “Healthy Basque Fast Food” motatako produktuak garatzea nahi da, Iparraldeko herrialdetan (Danimarka, Suedia, Finlandia) Neoerrestaurazio joerak jarraituta garatu izan duten bezala.
Nahiz eta gaur egun “Healthy Basque Fast Food” eskaintzarik ez egon, JAKIBERRI Proiektuaren helburua da, gure sormen potentziala, ezagutza, tradizioa eta gure gastronomiako giza kolektiboa uztartzea aipatu produktuak sortzeko asmoz.
Honako enpresa eta instituzioak bultzatzen dute JAKIBERRI proiektua: ISEA, HAZI, JAKION, AZARO FUNDAZIOA eta LEARTIKER.
Deitua izan den irugarren Lehiaketa hau irekia da, askea eta borondatezkoa, Interneten bitartez www.elkarbide.com webgunean eskaintzen diren formulategi elektroniko batzuren bitartez osatu ahal dena. Aipatu formulategi elektronikoen bitartez nahi beste proposamen aurkeztu ahal izango da, horretarako behar besteko izango diren formulategi elektronikoak erabili ahal izango direlarik.
Epai-Mahaia JAKIBERRI Ikerketa-Taldeak eta EUSKALTZAINDIAK aukeratutako partaidez eratuko da. Lehiaketarako jasotako proposamen den-denak Euskaltzaindiari bidaliko zaizkio bere iritsia eman dezan. Euskaltzaindiak jasotako proposamenetatik egokienak zentzuk diren adieraziko dio Epai-Mahiari eta, ondoren, honek irabazlea aukeratuko du.
Lehiaketa jada indarrean dago eta bertan parte hartzeko ELKARBIDE webgune sozialeko (www.elkarbide.com) helbidera jo daiteke. Lehiaketan parte hartzeko epea 2013-6-28an amaituko da.
Epai-mahairen erabakia 2013-07-15ean emango da jakitera.
Lehiaketak 600 euroko saria dauka, eta helbide honetan har daiteke parte:
http://elkarbide.com/eu/page/parte-har-ezazu-jakiberri-lehiaketetan