Teknologia albisteak

Gehitu

Erabiltzailearen artikuluak

KÄFFKA antzezlana sortzen lagundu gaitzazu

2018-09-20 : 10:17

"Käffka" antzerki proiektua abian jarri dugu. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta beraiekin bizi diren helduentzat pentsatuta dagoen antzezlan honetan, gure identitatearen autodefiniziorako askatasun beharrean, sexu-aniztasun eta lesbianismoa izango dira landuko ditugun gai nagusiak. Antzezlana finantziatzeko, matchfunding bat abiatu dugu. Hau da, crowdfunding bat, zeinean jendeak jartzen duenaren adina jarriko duen babesle instituzional batek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura arloak. Egin ekarpenak hemendik: goteo.cc/kaffkaeu - Eskerrik asko.

Gipuzkoako LGTBI+ errealitate anitzen diagnostikoa egiten lagundu

2018-09-06 : 10:47

Gipuzkoako LGTBI+ errealitateen diagnostikoa egiteko, inkesta bat jarri du sarean Gehitu elkarteak. Gipuzkoan bizi den LGTBI+ kolektiboko jendearen errealitatea aztertzea da helburua. 10 minutuko lana besterik ez da, eta eskertuko dizugu ahalegintxoa.

Dis-fruta-tu, sexu seguruaren aldeko klip bat, pertsonaia ezagunekin

2018-06-23 : 10:05

Dis-FRUTA-tu Gehituk sortutako spot bat da STI edo sexuaren bidez transmititzen diren infekzioak aurkako udako kanpainan erabiltzeko. Bideoan parte hartu dutenak, frutaz fruta: Marrubiarekin, Telmo Irureta eta Haritz Morras; arabisagarrarekin, Izaro Andres; angurriarekin, Zuriñe Hidalgo; mertxikarekin, Eneko Sagardoy, eta bananarekin, Yogurinha Borova.

Osakidetzak eduki LGTBIfobiko eta matxistak dituen testu bat sartu du bere EPEan

2018-06-12 : 08:51

Gehitu elkarteak egiaztatu ahal izan du eduki LGTBIfobiko eta matxistak dituen liburu bat dagoela Osakidetzak bere Enplegu Publikorarko Eskaintzan (EPEan) proposatu duen bibliografian. Zehazki, 125/2018 Erabakian, Otsailaren 7koa, "Gai zerrenda orokorraren bibliografia" atalean, Erizain kategorian.

Ortzadar Egunerokoa: eraso LGTBfobikoak salatzeko ekimena

2016-08-04 : 10:10

Gazte Gehituk gizarteko LGTBI+fobiaren aurkako proiektu bat martxan jarri du: Ortzadar Egunerokoa. Edozein eraso LGTBfobiko (fisikoa, ahozkoa, eguneroko mikro diskriminazioak) ikusi edo jasan duen edozeini jakinarazteko eskatzen diogu (anonimoki, nahi bada), izandakoaren deskribapen labur batekin. Kontakizunen bilduma horrek balio dezala salaketa eta prebentzio gisa.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago