Gipuzkoako LGTBI+ errealitateen diagnostikoa egiteko, inkesta bat jarri du sarean Gehitu elkarteak. Gipuzkoan bizi den LGTBI+ kolektiboko jendearen errealitatea aztertzea da helburua. 10 minutuko lana besterik ez da, eta eskertuko dizugu ahalegintxoa.
Oso heterogeneoa da LGTBI kolektiboan sartzen den jendea —berdin du LGTBI+, LGTBIQ edo dena delako siglak gehitzea—, baldintza oso ezberdinetan dagoen jendea da; are gehiago, aniztasun sexu-afektibo edo genero aniztasunaren barruan sartzen diren batzuek euren burua ez dute kokatzen sigla horien barruan. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin aniztasun mota ezberdinei begirada sakonago bat emateko egitasmoaren inguruan bilera izan genuenean, nabarmendu nahi izan genuen ez dela errealitate bakarra, errealitate asko direla. Gipuzkoan ez da inoiz egin errealitate horien inguruko azterlan sakon eta zabal bat, eta beharrezko ikusten dugu guk Gehitun.
Galdetegia ANONIMOA da eta bi zati ditu bere baitan. Lehenengo zatia, banakoaren profilaren definizioa litzateke eta bigarrenean, arlo desberdinetan pairatutako diskriminazio edota bazterketa egoeren inguruan galdetzen da.
Izartxo gorria duten galderak erantzutea derrigorra da. Zirkuloekin adierazita dauden erantzunetan aukera bat bakarrik markatu daiteke. Aldiz, laukitxoekin adierazita dauden erantzunetan beharrezkoak diren aukera guztiak markatu daitezke.
Galdetegi honek 10 minutu inguru iraungo du. Mugikorrean betetzen baduzu horizontalean egitea gomendatzen dizugu.
Sexualitate ez normatiboak deskribatzen dituzten termino asko daude. Kontuan izanda, ez dela posible sexualitate eta gizakion afektibitate harreman guztiak kategoria zurrunetan biltzea, estrategia metodologiko moduan, errealitatearen lengoaia komun bat izateko LGTBI+ erabiliko dugu sexualitate ez normatibo eta afektibitate-genero dibertsitate guztiak biltzeko.
ZURE AHOTSA ETA IRITZIA OSO GARRANTZITSUA DA!
MILA ESKER! Bete inkesta hemendik: labur.eus/gehitu-inkesta-gip
Erantzun
Sartu