Teknofiloen albistegia

Ortzadar Egunerokoa: eraso LGTBfobikoak salatzeko ekimena

Erabiltzailearen aurpegia
2016-08-01 : 10:10

Gazte Gehituk gizarteko LGTBI+fobiaren aurkako proiektu bat martxan jarri du: Ortzadar Egunerokoa. Edozein eraso LGTBfobiko (fisikoa, ahozkoa, eguneroko mikro diskriminazioak) ikusi edo jasan duen edozeini jakinarazteko eskatzen diogu (anonimoki, nahi bada), izandakoaren deskribapen labur batekin. Kontakizunen bilduma horrek balio dezala salaketa eta prebentzio gisa.

Gazte Gehitun, Gehituko (Euskal Herriko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea) gazte arloan, kontziente gara  gaur egun LGTBfobia diskriminazio  kasu asko  ez direla ezagutarazten. Gehituk 2014-2015ean eginiko “Aniztasun afektibo-sexualaren aurreko jarrerak ikasgeletan” txostenak dioenez ikasleen %82ak egoera homofoboren bat ikusi du, ikasleen %24ak jarrera homofoboren bat izan du  eta %10ak  egoera homofoboren bat jasan du. Hauek ikusgarri egiteko  beharra ezinbestekotzat  jotzen dugu beraz. Gainera, aipatu beharra daukagu  azken urte eta erdian EAEn eginiko Ortzadar  Liga kanpainak, zeinak kirolean  LGTBfobiaren  amaitzea izan duen helburu,  babes sozial zabal batez gozatu duela.

Babes sozial zabal horren harira  kolektiboak jasaten duen diskriminazioaren ikusgarritasuna  lantzeko  konpromisoa hartu da, ez bakarrik kirolaren arloan, baizik  eta gizarteko  arlo guztietan. Extremadurako  Gazte Kontseiluko Emakumearen lan taldean sortutako  genero biolentzia  eta erasorako liburuxkan oinarrituz, Gehituk ideia hori LGTBI+ kolektibora eraman nahi izan du, ideia sare sozialen bidez zabalduko den  eguneroko birtual batean oinarrituz.

LGTBI+kolektiboko edozein diskriminazio mota  ikusgarri egiteko helburua du proiektu honek. Horretarako edozein eraso LGTBfobiko (fisikoa, ahozkoa, eguneroko mikro diskriminazioak) ikusi edo jasan duen edozeini jakinarazteko eskatzen diogu diarioarcoiris@gehitu.org helbidearen bidez, bertan adina,  lekua, zonaldea espezifikoa eta gertatutakoari buruzko iruzkin txiki batekin. Izena ez da beharrezkoa izan ere anonimoa baita.

Ekimen honekin edozein motako diskriminazioa, nahiz eta oso txikia izan, ikusgarri egitearen garrantziari buruz kontzientziatu nahi dugu gizartea. Izan ere, diskriminazio hauen  ezagutzarik gabe ezin da erantzun sozialik izan.

Jasotako kasuak  web orrian eta Gazte Gehituko Facebookean eskegiko ditugu, jendeak horren berri izan dezan.

Kanpaina honen helburua, LGTBI+ kolektiboaren egunerokoan jasaten diren diskriminazio mota ezberdinak ezagutaraztea da, izan ere oraindik asko gelditzen da egiteko.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu