Teknologia albisteak

KÄFFKA antzezlana sortzen lagundu gaitzazu

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-19 : 12:33

"Käffka" antzerki proiektua abian jarri dugu. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta beraiekin bizi diren helduentzat pentsatuta dagoen antzezlan honetan, gure identitatearen autodefiniziorako askatasun beharrean, sexu-aniztasun eta lesbianismoa izango dira landuko ditugun gai nagusiak. Antzezlana finantziatzeko, matchfunding bat abiatu dugu. Hau da, crowdfunding bat, zeinean jendeak jartzen duenaren adina jarriko duen babesle instituzional batek, kasu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura arloak. Egin ekarpenak hemendik: goteo.cc/kaffkaeu - Eskerrik asko.

Antzezlan hau sortzearen ideia Gehitu Elkartean sortu zen, antzerkiaren hezteko boterea ikusi eta nerabeentzako lesbianismoari buruzko euskal produkziorik ez zegoela jabetu ginenean.

Gehituk parte-hartze artistikoa Kamikaz Kolektiboari eskatu zion eta beraiek gogoz ekin diote proiektuari. Ostean, proiektua hedatzeko asmoz, Ortzadar LGTB elkarte bilbotarra ere barneratu dugu lantaldean.

Animatu zaitez zure ekarpena egitera hemen!!


Zer izango den Käffka

Gure helburua asmo handikoa da: antzerki lesbikoko obra bat idatzi, produzitu eta estreinatzea 13 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat eta euskaraz (hasiera batean), emakumeen arteko maitasunaren ikuspegi positibo eta normalizatuarekin, errealitate hori nerabeengana hurbilduz.

Obra 5 aktore gaztek antzeztuko dute (Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren), eta 55 minutuko iraupena izango du.
Xede-audientzia edo publiko objektiboa 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak dira, baina nerabe horien heziketan parte hartzen duten pertsona helduak ere ez ditugu ahanzten, eta antzezlanaren gai nagusia zera izango da, horretarako daukagun identitatearen eta askatasunaren autodefinizioa, sexu-aniztasuna eta, zehazki, lesbianismoa. Produkzioaren jatorrizko hizkuntza euskara da, Euskal Herriko nerabeek normalki erabiltzen duten hizkuntza baita, baina ez dugu erabat baztertzen etorkizunean gaztelaniaz ere antzeztea.

Antzezlanaren izenburuan Kafkkari eta "Metamorfosia" izeneko bere obrari keinu bat egiten diegu, izan ere, azken batean, hau guztia nabarmendu nahi baitugu:

• Nerabezaroa metamorfosi-etapa bat da, non gure ni propioa eraiki behar dugun .
• Maitasunari lotutako gaiei buruzko hausnarketa egitea, irudi estereotipatuetatik urruntzea, eta harreman positiboak eta bete-betekoak azaltzea, ohiko maitasun erromantikoari kontrajarriz.
• Obraren beraren ekintza nerabeekin konektatu ahal izateko zubi erakargarri gisa azaltzea.
Bi emakumezko pertsonaia sendoren existentziarekin planteatzen dugu antzezlana, bi emakume horien arteko maitasun-harremanaren istorioa naturaltasunez eta askatasunez antzeztuz.
• Sorkuntza-fasean, gaur egungo nerabeek bizitzen dituzten errealitateak kontuan izango ditugu, ikusten ari diren antzezlanarekin identifikatu ahal izan daitezen.

Ekarpenetarako: goteo.cc/kaffkaeu

Erantzun

Sartu