Teknologia albisteak

Dis-fruta-tu, sexu seguruaren aldeko klip bat, pertsonaia ezagunekin

Erabiltzailearen aurpegia
2018-06-22 : 19:05

Dis-FRUTA-tu Gehituk sortutako spot bat da STI edo sexuaren bidez transmititzen diren infekzioak aurkako udako kanpainan erabiltzeko. Bideoan parte hartu dutenak, frutaz fruta: Marrubiarekin, Telmo Irureta eta Haritz Morras; arabisagarrarekin, Izaro Andres; angurriarekin, Zuriñe Hidalgo; mertxikarekin, Eneko Sagardoy, eta bananarekin, Yogurinha Borova.

SEXUA tabu izaten jarraitzen duen gauza da, ez duzue uste? Batzuoi lotsa ematen digu SEXUAZ hitz egitea, beste batzuei beldurra ere ematen die. Beldur edo lotsa hau desinformazioa izaten amaitzen du gizartean eta horrek duen ondorioa SEXU praktika arriskutsuak izatea da eta horrela, STI edo Sexu Bidez transmititzen diren Infekzioen areagotzea. Gure tradizioengatik, praktika osasuntsuetan hezitzeko eta STIren aurkako proiektuak egiteko, beldurra erabili dugu mezu bezala, debekuaren edo alarmaren estrategiak SEXUAren inguruan existitzen diren mamuak berpiztuz eta sustatuz. Horregatik, Dis-FRUTA-tu sortu dugu, SEXUAK ez duelako arriskurik, SEXUAZ gozatu behar dugulako eta SEXUAREN inguruko praktika arriskutsuen aurka alternatiba guztiz gozagarriak existitzen direlako.

Dis-FRUTA-tu Gehituk sortutako spot bat da STIren aurkako udako kanpainan erabiltzeko. Fede Velezek zuzendu du spot-a Ander Prolen gidoiarekin; Blanca Ortegak egin du produkzioa eta Aintzane Muguruzak produkzio exekutiboa. Lan tekniko gehiena Andoaingob Escivi zine eskolako ikasleek egin dute, eta haiekin lanean Ane Gamarra boluntarioak jardun du batik bat.

Bideoaren helburua sexuaren inguruan existitzen diren mamuekin amaitzea da, sexu praktika seguruak ikustaraziz eta baliabideak existitzen direla erakutsiz. Muxuak, masturbazioa, BDSM-aren alde bat edo kondoiaren erotizazioa aurkezten dira honetan, baina plazeraren mundua persona bakoitzaren irudimena bezain handia izan daiteke. Beraz, iragarkian aurkezten den bezala, ausartu zaitezte plazer gehien sentiarazten zaituen praktikak deskubritzera, hori bai, hauek ezagututa eta neurriak hartu beharko balira hauek kontuan izanda.

Hala bada, hasteko oso neurri aproposa da bakoitzaren sexu osasuna ondo jakitea, hau da, bakoitzaren egoera serologikoa jakitea. Zure osasun sexuala kontrolpean izanda zailagoa da STIren bat jasotzea edo trasmititzea eta hau jakiteko modu bakarra test lasterra egitea da. Gehitun, osasun arlotik, dohanik jaso dezakezuen serbitzuetako bat da 943468516 telefonora deituta eta hitzordua hartuz gero.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago