Teknologia albisteak

gaindegia

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Observatorio para el desarrollo económico y social. Observatoire economique et social du Pays Basque

Erabiltzailearen jarduna

1

Mugikortasun azpiegituretan buru

2013-04-30 : 10:10

Euskal Herriak mugikortasun azpiegitura garrantzitsuak ditu. Europako Batasuneko herrialdeen testuinguruan Euskal Herriko indizeak altuenetarikoak dira bai ibilgailuen dentsitate eta autobide kilometroetan bai eta trenbide sare elektrifikatuetan. (irudia handi)

Ibilgailu indibidualen kopurua Euskal Herrian

237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)

2013-04-25 : 21:56

237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)
  • Nafarroa Garaian 5.400 langabetu gehiago (+1,9)
  • Bizkaia: + 2.600 langabetu (+0,9)
  •  Gipuzkoa: +2.600 (+0,7)
  • Iparraldeko langabezia goranzko joera 11,0 tasara iristeraino
  • Araba da lurralde bakarra langabezia gutxitu duena (-3.400 langabetu; -1,9)
Irakurri Gaindegiaren prentsa oharra.

Gune oso urbanoak eta udalerri deskonektatuak Euskal Herrian

2013-04-23 : 12:19

Euskal Herriak mugikortasun azpiegitura garrantzitsuak ditu. Europako Batasuneko herrialdeen testuinguruan Euskal Herriko indizeak altuenetarikoak dira bai ibilgailuen dentsitate eta autobide kilometroetan bai trenbide sare elektrifikatuetan.
Euskal Herriko udalerrien lurzoru artifizializatua, 2012Artifizializatuko azalera eremuak (%) Euskal Herrian 2012*

Etxebizitzen parkea nabarmen aldatu da 10 urtean

2013-04-20 : 13:01

Euskal Herriko etxebizitza parkeak aldaketa aipagarriak bizi izan ditu azken hamarkadan. Aldaketa nagusiak hiru eremutan sailka ditzakegu: etxebizitza kopuru osoaren hazkunde garrantzitsua, etxebizitza berria lurraldean desberdintasunez banatua eta aldaketa handiak etxebizitzaren erabilerari dagokionez.

  • 207.233 etxebizitza gehiago, + 16,0%,
  • Etxebizitza nagusiak 20,7% hazi
  • Etxebizitza hutsak gutxitu, 10,4%
  • Bigarren etxebizitzak +1,4% hazi, baina Ipar Euskal Herrian 34,3%.

49 udalerri desagertzeko arriskuan Euskal Herrian

2013-03-26 : 10:21


Euskal Herriko hainbat eremutan despopulatze arriskua presente da, batez ere, Nafarroa Garaian, non kasuen gehiengoa 4 eskualdetan pilatzen den. Euskal Herriko udalerri batzuentzat etorkizun zehatz gabea erakusten du errealitate demografiko heterogeneoak. Gure ikerketen arabera, epe motzean joera aldatuko ez balitz, hurrengo hamarkadan Euskal Herriko 21 udalerrik desagertzeko arriskua izango lukete. Epe luzeagoan, udalerri kopuru horri beste 18 batuko litzaieke.

DesagertzekoArriskukoUdalerriak

Errorik gabeko industriaren hustea Nafarroa Garaian

2013-03-07 : 12:49

Enpresa demografiaren eta enpleguaren bilakaerak Nafarroako eskualdeen soiltze eta prekarizazio joerak azaleratzen dituzte. Iruñerrian, aldiz, indarrean den lurralde antolamendu ereduak lagunduta, biztanleria eta jarduera ekonomiko berriak pilatu dira. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioren arabera, egun 247.212 pertsona daude afiliatuta gizarte segurantzara. 2009ko urtarrilean baino 24.169 pertsona gutxiago (-%8,91), Hegoaldean bataz beste galdutakoak baino zerbait gehiago (-%8,35).

Nolako herria da gurea? "Euskal Herriari begira"

2013-03-07 : 09:41

Dakiguna zera da: mendebaldeko demografia dugu, gizarte modernoa da gurea eta kontraesan sakonez osatua, lurralde ekintzailea gara eta ordezkatze demografiko baxua dugu, lehen mailako adierazleak dituen ekonomia dugu, zerbitzuetarako irisgarritasuna ez da homogeneoa eta desorekaz beterik dago eta gune oso urbanoak ditugu eta udalerri oso deskonektatuak.

‹‹ Hurrengoak