Teknologia albisteak

Errorik gabeko industriaren hustea Nafarroa Garaian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-07 : 12:49
Enpresa demografiaren eta enpleguaren bilakaerak Nafarroako eskualdeen soiltze eta prekarizazio joerak azaleratzen dituzte. Iruñerrian, aldiz, indarrean den lurralde antolamendu ereduak lagunduta, biztanleria eta jarduera ekonomiko berriak pilatu dira. Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioren arabera, egun 247.212 pertsona daude afiliatuta gizarte segurantzara. 2009ko urtarrilean baino 24.169 pertsona gutxiago (-%8,91), Hegoaldean bataz beste galdutakoak baino zerbait gehiago (-%8,35).

Eskualdeka, Sakana (-%23,42; 2.011 pertsona gutxiago) eta Bortzirietan (-%22,88; 1.149 pertsona gutxiago) afiliatuen galera altua izan da. Baita Estellerriko Mendebaldean (-%16,63; 472 gutxiago), Agoitzaldea (-%15,74; 201 gutxiago) eta Tuteraldean (-%15,03; 4.578 gutxiago).

Afiliazio kopuru altua galdu duten eskualde hauetan eta beste hainbatetan, hala nola, Ultzamaldean, pilatzen dira lurralde osoko industria establezimendu kopururik altuenak.

Datuak kontsultatu eta irakurri analisi osoa..

Gizarte segurantzako afiliazioaren bilakaera eta industria establezimenduak Nafarroa Garaian
 

Erantzun

Sartu