237.243 langabetu Euskal Herrian, 7.200 gehiago hiru hilean (+0,7)
- Nafarroa Garaian 5.400 langabetu gehiago (+1,9)
- Bizkaia: + 2.600 langabetu (+0,9)
- Gipuzkoa: +2.600 (+0,7)
- Iparraldeko langabezia goranzko joera 11,0 tasara iristeraino
- Araba da lurralde bakarra langabezia gutxitu duena (-3.400 langabetu; -1,9)
Irakurri Gaindegiaren prentsa oharra.
Europan langabezia handiena bizi duten estatuekin berdintzen ari da Euskal Herria. Populazio aktiboaren % 16,4 eta % 14,6 artean dago langabezian EAErako aintzat hartzen dugun iturriaren arabera (INE ala EUSTA). Bat zein beste hartu, hazken hiru hilabete hauetan lan merkatuak izan duen bilakaerak Europako Batasunaren baitan dauden lurralderik eskasenen artean jarri gaitu. Estatuekin alderatuta, langabezia altueneko estatuen sailkapenean seigarrenak gara, Portugal (17,5) eta Eslovakiaren (14,6) artean. Aurretik ditugu Grezia eta Espainia (%27,2), Katalunia (%24,5) eta Kroazia (%18,6).
Gure lurraldeei begira jarrita, herrialdeka egoerak ez dira berdinak. Arabak langabeziaren igoerari iskin egin dio (-1,9) gainerako herrialdeek langabetu kopuruan gora egin duten bitartean. Bizkaiak (18,0 eta 15,8 bitartean) eta Nafarroa Garaiak (19,0) langabezia maila aski kezkagarria zuten lehendik eta gizentzen jarraitu dute. Beste maila batean bada ere Ipar Euskal Herrian (11,0) eta Gipuzkoan (13,3-11,1 bitartean) langabeak gero eta gehiago dira. Hurrengo astetan eskualdeka emango dugu langabeziaren argazkia, eta argazki xeheagoa ezagutuko dugu.
Erantzun
Sartu