51.000 erabiltzaile izan ditu Egunean Behin jokoaren 20. denboraldiak, Korrikarekin batera igandean amaitu zenak. Aurreko denboraldian baino gutxixeago, ba hura 13. asteko denboraldia izan zen, eta aurtengo hau 8 astekoa. izatez, 40.000 jokalari astero, aurreko denboraldian astero izandakoak baino gehiago izan dira. Eskerrik asko jokalari guztiei, eta baita AEK/Korrika eta Begi Bistan babesleei.
Denboraldiko sariak eraman dituzte Bgonauta eta Murakami87 jokalariek. Begi Bistan turismo esperientzia jasangarrien antolatzaileak, Flyscha ezagutzeko itsas-bidaia (bi lagunentzakoa) eskainiko dio bati, eta bata, Oria ibaiko jaitsiera bi lagunentzat besteari. Denboraldiko sari batzuk zozketaz ere banatu dira, Korrikako materiala jasoko dute Izaro, Aleko eta Irunek.
Asteroko jokoan ere banatu dira sariak, babesle hauen eskutik:
Orain atsedeneko aste batzuk, baina Tagzania jokatu dezakezue egunero, aplikazio horretan ez baitago oporrik. Egunean Behin apirilean itzuliko da 21. denboraldiarekin.
Erantzun
Sartu