57.000 lagunekin osatu da Egunean Behinen 19. denboraldia
Ia 57.000 erabiltzaile (tira, zenbaki horretatik 16 eskas geratu gara) izan ditu Egunean Behin jokoaren 19. denboraldiak. Hamahiru asteko denboraldi bat izan da guretzat, jokoak sei urte bete dituen urtean. Denboraldia Primeran euskarazko ikusentzunezko plataformak babestu du, eta haren izenean banatuko ditugu orain denboraldiko sariak, telebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat.
Sailkapenean ikusten diren kopadunak aurreko denboraldi-irabazle batzuk izan dira (azken denboraldietakoak, arauen arabera), horregatik beste batzuei egokitu zaizkie sariak, 5. sailkatutik aurrera. Lehena Iñigo Solabarrieta izan da (Eibarkoa, telebista berarentzat), 2.a IdoiaTM (Idoia Telletxea Irungoa, telefonoa euskaraz konfiguratua) eta 3.a Roman delakoa (honek ere telefonoa). Bi lagunek, Izaro Roak (telefono amaiera *098) eta Apirilak (*827), zozketa bidez egokitu zaizkien haririk gabeko aurikularrak jasoko dituzte.
Astez asteko babesle hauek izan ditugu:
- Tabakalera, Kultura garaikidearen Donostiako zentroaren 10. urteurrenean
- Euskal Herriaren Historia 100 objektutan proiektua, euskarazko Wikipediarena.
- Elhuyar Fundazioa.
- EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra.
- PuntuEus Fundazioa.
- Dantzan.eus, euskal dantzaren ataria.
- Aitzondo elkarteak antolatutako Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa.
- Be Veggie azoka, elkarpuntu beganoa, Irungo Ficoban.
- Taupa Mugimendua.
- Tagzania, Egunean Behin egitren duen CodeSyntax enpresak martxan jarritako joko berria.
Egunean Behin jokoak egun batzuk oporretarako hartuko ditu, 2026an itzultzeko, baina hain zuzen ere egunero jokatzearen grina baduzu, hortxe Tagzania, atsedenik hartuko ez duen eguneroko erronka, euskaraz eta Euskal Herriaz (ere), mapa eta irudi kontuekin, Geoguessr euskaldun baten eran.
Ondo igaro Gabonak eta urte berri on!

Erantzunak kargatzen...