Teknologia albisteak

Amaitu da Egunean Behinen 21. denboraldia, eta Hiruka Uribe Kosta taldeak irabazi du Tokikom Liga

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 12:17

48.000 erabiltzaile pasatxo izan ditu bere 21. denboraldiak Egunean Behin jokoan. Bederatzi asteko denboraldi bat izan da guretzat, TOKIKOM euskarazko komunikabideen bateragunearekin antolatua, eta hain zuzen ere, berritasuna izan dugu, Tokikom Liga jokatu dela. 10 hedabide/eskualderen artean, Hiruka Uribe Kosta gailendu da. Ikus sailkapenak eta astez asteko Liga horretako lehia hemen.

Honela geratu da Tokikom Ligaren sailkapena:

  1. Hiruka (Uribe Kosta)
  2. GUKA (Urola Kosta)
  3. Arabako Alea (Arabar guztiei irekia) 
  4. Goiena (Debagoiena)
  5. Barrena (Debabarrena)
  6. Anboto (Durangaldea) 
  7. Guaixe (Sakana)
  8. Aiurri (Beterri – Buruntza)
  9. GiTB (Goierri)
  10. 28 Kanala (Tolosaldea)

Eta honela izan da astez asteko lehia:

Eskerrik asko, eta hedabide hauen bitartez jokatu duzuen hainbat jokalariri.

Ohiko lehiari dagokionez, denboraldiko 48.180 jokalari horien arten artean denboraldiko irabazlea izan da EJ04421C sinatzen duen laguna: TOKIKOM pack bat eramango du eta barruan Zumaiako Zelai talasoterapiarako sarrera bi jasoko ditu.

Denboraldiko zozketa saridunak izan dira:

  1. Aizpea (tf *065), TOKIKOM pack bera, talasoteraipia eta guzti.
  2. Goros (tf *337), haririk gabeko kaskoak lagun honentzat.
  3. Hilargi (tf *298), haririk gabeko kaskoak honetzat ere.

Bederatzi asteko lehian, Tokikomek berak babestuko duen asteez gain, beste babesle hauek ere izango dira:

  • Mihiluze telebista saioa.
  • EHUko Informatika Fakultatea, bere 50. urteurrenean.
  • Euskalgintzaren Kontseilua eta Euskaltzaleon Martxa.
  • Azpilur, azpiegitura eta ekipamendu publikoen kudeatzailea.
  • Euskaber, eusko labeleko arrautza ekologikoak.
  • Latxa, Hitz Zentroak sortutako adimen artifizial (AA) euskalduna.
  • Xiba, denborapasen joko / aplikazio berria.

Eskerrik asko babesle hauei, eta beste inor animatzen bada astero 40.000 lagunengana iristeko sustapena egiten Egunean Behin bitartez, kontaktatu CodeSyntax jokoaren antolatzaileekin. 

Jokoari dagokionez, oporrak orain, irailean itzuliko gara, baina bitartean gogoratu eguneroko joko hauek ez dutela atsedenik hartzen udako egunetan ez bestelako oporraldietan:

  • Xiba, adimena entrenatzeko.
  • Tagzania, mapa eta argazkiekin jokatzeko.

Erantzun

Sartu