Euskara Europan sustrairik luzeena duen hizkuntzetako bat da eta sorrera garaietatik etenik gabeko historia izan du. Hizkuntza isolatua da, beste hizkuntza biziekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez baitauka. Hizkuntza minorizatu eta minoritarioa ere bada, hiztun gutxiko hizkuntza zapaldua baita. Biziraute prozesuan egon da betidanik, eta dago. Izan ere Euskal Herriko lurretan badira guneak non euskarak zapalkuntza handia bizi duen; Nafarroan esaterako.
“Badira, bagara: Euskara Nafarroako Erriberan” dokumentalaren proiekzioa eta ondoren mahaingurua izango da urtarrilaren 15an, 19:30ean Koldo Mitxelena Kulturunean. Mahai inguruan, Tuterako Argia ikastolako ordezkariak izango dira eta dituzten zailtasunak hausteko ametsa eta euskal komunitate bat eratzeko gogoa helarazi nahi dute Badira Bagara proiektuarekin.
Informazio gehiago hemen
Erantzun
Sartu