Teknologia albisteak

Koloreztatu euskararen bidea!

Udaberrian, Bidea marraztera goaz! deituriko jardunaldiak antolatu genituen. Helburua, Donostiako euskaltzaleok bildu eta denon artean Donostia euskalduntzeko zer behar dugun definitzen hastea zen. Horretarako hainbat bidelagun izan genituen, eta bakoitzak bere ikuspuntu eta esperientzietatik planteatutako hiru galderei erantzuten ahalegindu ziren. Gauza asko entzun eta esan genituen, saioak aberatsak izan zirela iritzi dugu.

Memoria pixka bat freskatzeko, jardunaldien ondorioak landu genituen azken saiotik ateratakoa laburbiltzen duten bi dokumentu “hemen” aurki ditzakezu.

Margotzeko paleta kolorez bete genuen. Orain, horiek aintzat hartuta, denon artean adostutako ekintza zehatzen bidez, zirriborratutako bideari kolorea ematen hasteko garaia da.

 Horretarako, udazkenean bi saio antolatu ditugu ondorengo helburuekin:

 Urriaren 29ko saioan

lehentasunezko lan ildoak eta ekintza zehatz batzuk identifikatuko ditugu, Donostiako euskaltzaleen parte hartzeari esker aurrera atera ahalko direnak.

Azaroaren 12ko saioan

aurreko saioan proposatutako ekintza egingarri eta bideragarrien arteko aukeraketa egingo dugu, eta baita ere irudikatutako ekintza gauzatzeko antolaketa zehaztu.

Bi saio hauek, asteartez izango dira, arratsaldeko 18:30ean hasita San Telmo museoko Hezkuntza tailerrean.

*EHko Euskaltzaleen Elkarteen Topaguneko bi kide izango dira saio hauek dinamizatzen.

Erantzun

Sartu