Teknologia albisteak

Mila eta bostehun film luze euskaraz azpidatzita

Erabiltzailearen aurpegia
2021-12-24 : 09:41

2021. urtea hasi genuen 1.350 film luzeko katalogo bat izaten geurean. Adierazi gabeko helburu bat markatu zitekeela pentsatu genuen orduan, esan ez, baina pentsatu bai: urte amaierarako mila eta bostehun film izan euskaratuta. Eta lortu dugu, 1.502 film luze daude orain Azpitituluak Euskaraz webgunean. 

Karga handi samar bat egin dugu abenduan, zeinean film interesgarriak etorri diren:

Horiekin batera, aipagarriak aurretik kargatutako batzuk:

  • Back to the Future sagaren osaketa.
  • Adults in the Room, film greziarra, Yanis Varufakis ministroak Europako Batasunarekin izan zuen gudu epikoaren kontakizuna.
  • Parasite korearra, drama-komedia zorrotza, Hego Koreako nazioarteko arrakasta historiko handiena.
  • I Am Greta: Thunbergi buruzko dokumentala.

Eta erabiltzaileen ekarpen interesgarriak ere bai:

Erantzun

Sartu