Men in Black eta Back to the Future sagak euskaraz
Saga interesgarri batzuetako film batzuk bazeuden lehendik Azpitituluak.eus webgunean kargatuta, baina aurten Open Data Euskadin askatu diren azpidatzi sortekin, orain osatuago ditugu Men in Black eta Back to the Future film sorta interesgarriak.
Back to the Future trilogia sendo eta osatu bat da, hiru film sendo eta oso elkarlotuak Robert Zemeckisek zuzenduak. Lehen atala bikaina izan zen, eta jarraipenezko bi film izan zituen, argumentu nagusiaren bueltak ematen, akaso oso kiribilduak, baina azkenean ondo ezkondu zirenak. Marty MacFly-ren denbora makinarekin, Delorean mitikoarekin, orain euskaraz gozatu daiteke.
- Back to the Future - https://azpitituluak.eus/1354552417
- Back to the Future Part II https://azpitituluak.eus/back-to-the-future-part-ii
- Back to the Future Part III https://azpitituluak.eus/back-to-the-future-part-3
Men in Black izan zitekeen trilogia osatu bat, baina ekoizle jendeari okurritu zitzaion beste produktu mota batean bihur zitekeela: frankizia. Tira, hemen lehendik hirugarren partea geneukan (denbora bidaien inguruko digresio interesgarri bat, bide batez), eta orain film originalarekin eta aktore desberdinekin saiatutako frankiziaren luzapenarekin osatu da (ez da gauza bera Will Smith eta Tommy Lee Jones falta direnean).
- Men in Black https://azpitituluak.eus/men-in-black
- Men in Black 2 (hau euskaratzeko pendiente oraindik)
- Men in Black 3 https://azpitituluak.eus/1482481304
- Men in Black: International https://azpitituluak.eus/men-in-black-international
Erantzunak kargatzen...