Joxe Aranzabal blogari eta Azpitituluak.eus komunitateko 'azpidazle' saiatuaren ekimenez osatu da Kubrick proiektua azken asteetan. Hau da, Stanley Kubrick zine-zuzendari estatubatuarraren filmografia osoa euskaraz dago orain.
Kubricken 5 film zeuden geure katalogoan iaz arte (pare bat Aranzabalek berak azpidatziak, besteak beste jatorri batzuetakoak), baina pandemia garaia aprobetxatu du Joxe Aranzabalek filmografiako 13ak osatzeko falta ziren 8 filmak euskaratzeko, eta baita aurreko bere lan pare hartan zuzenketa batzuk gehitzeko.
Honela geratu da, beraz, film zerrenda hori:
Blogean sarrera idatzi du Aranzabalek lantxo honen nondik norakoak azalduz."Stanley Kubrickek merezi du, sekulako arrastoa utzi du-eta mundu guztiko zineman, eta baita gure arteko askoren artean ere. (...) Zine-klubek ere ziklo oso bat antola dezakete, Stanley Kubricki eskainita, premisa horiekin: bertsio originalean, euskarazko azpidatziekin."
Hau ilustratzeko erabili duguna bertatik atera dugu, Goio Aranak prestatu duen kartela.
Eskerrik asko, Joxe.
Erantzun
Sartu