Teknologia albisteak

Azkue Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!

Erabiltzailearen artikuluak

Erabiltzen duzu Pixabay Images 3.0 plugina?

2017-12-20 : 15:50

Irudiek indarra ematen diete testuei eta hauen erabilera errazteko baliabide digitalak daude. Milioika argazki, bideo eta ilustrazio batzen dituen biltegia da Pixabay. Doako eduki dexente aurki dezakegu bertan, testuak atontzea ahalbidetuz.

Gero eta eskaintza zabalagoa euskaraz bideojokoetan. Partida hastera doa!

2017-12-15 : 12:14

Asko eta asko dira bideojokoetan aritzen diren euskaldunak, baina sarri euskal hiztun ugarik gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko zein beste hizkuntzaren batzuetako jokoetara jo ohi dute. Aukeratu hizkuntza: Deutsch, English, Español, Français, …Euskara!

Azken egunak B-tuber ikastaroan izen emateko!

2017-12-13 : 10:50

Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak elkarlanean B-Tuber egitasmoa jarri dute abian Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei bideoak euskaraz sortzera eta editatzera animatzeko asmoz. Horretarako abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, Euskararen Etxean 12na orduko hiru ikastaro (ikastaro bakoitza hiru egunetan egingo da) eskainiko dira. 

Etiketatu Facebook!

2017-12-02 : 16:32

Oso ohituta gaude Twitter, Instagram eta Google+en traolak erabiltzera, baina ba al zenekien Facebooken ere erabili daitezkeela?

Aneguria izan da Banden Lehiako 9. edizioko irabazlea!

2017-11-27 : 10:14

Ostiralean ospatu genuen euskarazko musika eta talde berriak sustatzen dituen Banden Lehia txapelketaren 9. edizioaren finala. AkabuAneguriaAzken Trena eta Raust! izan ziren talde finalistak eta Aneguriak irabazi zuen, publikoaren eta epaimahaikideen botoei esker.

Fikzioa errealitate

2017-11-25 : 09:43

Mugikorrek eta teknologiak orokorrean, geroz eta aukera gehiago ematea espero dugu. Jada ez gara konformatzen zenbait mezu, argazki eta bideorekin; hori baino gehiago nahi dugu. Eta teknologiak espero dugun erantzuna emango digula dirudi.

Telefonoan megarik gabe ez geratzeko gomendio batzuk

2017-11-21 : 11:59

Telefono konpainiek eskaintzen dituzten tarifak eta mega kopuruak asko aldatu dira azkenaldian, eta gero eta mega gehiago ditugu hilero-hilero erabiltzeko. Hala ere, jaisten eta partekatzen dugun edukia ere gero eta gehiago da (eta astunagoa, bideoak telefonoan ikustea gero eta ohikoagoa delako). Hori dela eta, nahiko ohikoa da mega gabe gelditzea hil bukaerarako. Baina bada horri aurre egiteko modurik. Hona hemen datuak aurrezteko sei gomendio.

Hainbat plataformatatik zuzenean

2017-11-20 : 16:30

Bai Facebookek eta baita Instagramek ere, zuzeneko bideoak egiteko aukera eskaintzen dute, jendeari unean bertan egiten ari zarena erakustea ahalbidetuz. Badirudi streamingak eta hau erabiltzeko moduak ez dutela mugarik…

 

Kokapen-etiketei esker, amaitu da gauzak galtzearen kontua!

2017-11-16 : 16:59

Gauzak asko galtzen dituen horietakoa al zara? Teknologiak irtebidea eman dio arazo horri. Kokapen-etiketei esker, galdutako objektu hori non dagoen jakin ahalko du erabiltzaileak. Etxeko giltzei zein poltsa bati jar diezaiokezu etiketa hau, besteak beste. Objektu hauetako bat galduz gero, mugikorra hartu, aplikazioa zabaldu eta non dagoen jakin ahal izango duzu. Haurrekin ere erabili ahal izango da, leku handietan gal ez daitezen, esaterako.

Internet erabiltzerako orduan egiten diren 10 akats ohikoenak eta beste zenbait estatistika

2017-11-13 : 16:00

10 epic fails’ ikerketa egin du Movistarrek Internet erabiltzerako orduan egiten diren 10 akats ohikoenak zeintzuk diren jakiteko asmoz. Horrekin batera, beste hainbat datu estatistiko ere jakin ditugu, besteak beste, euskaldun internauten %19 irainak jaso dituela sare sozialen batean. Zuk ere hemen azpiko talderen baten barruan ikusten duzu zure burua?

OpenStreetMap, mapa libreak euskaraz

2017-11-10 : 08:21

OpenStreetMapek (OSM) datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu, nahi dituen edonorren esku jarriz. Egunero doan erabiltzen diren mapa asko ez dira libreak, muga legal edo teknikoak dituzte, jendeak datu hauek modu sortzaile zein produktiboan erabiltzea ekidinez. Horri aurre egiteko asmoa izan zen proiektu honen abiapuntua, euskarazko mapa libreak sortzearena, alegia. Orain, OSMren softwarea ere itzuli eta euskaratu da. 

2018rako joera digitalak

2017-11-08 : 10:27

Urte amaierara iristen ari gara eta sare sozialek datorren urtean izango dituzten aldaketa eta berrikuntzetaz jarduteko moduan gaude jada. Gure bizitzan oso errotuta dauden baliabideak izanik, etengabeko eguneraketa behar izaten dute. Hori dela eta, hainbat apustu egingo dituzte 2018. urtean zehar.

Badakizu nola blokeatu interesatzen ez zaizkizun deiak?

2017-11-06 : 16:11

Askotan jasotzen ditugu publizitate eta spam deiak. Normala da hauekin gogaituta egotea, baina badago hauek galarazteko modu bat. Nola egiten da?

Kontuz ligatzeko aplikazioekin!

2017-11-06 : 10:42

Uste baino informazio gehiago sareratzen dugu. Gure datu pertsonalak ematen dizkiegu aplikazio ugariri eta horren adibide dira ligatzekoak. Gure burua deskribatzen ari garenez, datu asko ematen ditugu, horrek izan ditzaken ondorioak kontuan izan gabe.

Zeren arabera sailkatzen dira Instagrameko argitalpenak?

2017-11-03 : 09:00

Sare sozialek izugarrizko indarra hartu duten garaian, milaka argitalpen aurki ditzakegu sarean. Azken urteetan erabiltzaileak areagotzen egon den aplikazioetako bat Instagram da. 2016ko martxotik algoritmoak erabiltzen ditu argitalpenak ordenatzeko, baina zer da hori zehazki? Zer nolako eragina dauka aplikazioaren funtzionamenduan?

Nola ekidin daiteke zure kontuak hackeatzea?

2017-10-31 : 16:02

Hainbeste aukera eskaintzen dizkigu internetek non oso zaila den bizitza digital ordenatua eta arriskurik gabea izatea. Hala ere, teknologiak aurrera egiten duen heinean, erabiltzaileen segurtasunak ere hala egiten du, zibernautek gora egiten duten bezalaxe egiten baitute gora zibergaizkileek.

Nola erabili daiteke YouTube zure marka pertsonala indartzeko?

2017-11-02 : 08:28

Marka pertsonal bat sortzeko denbora asko behar izaten da. Duela gutxira arte aditu talde bat behar izaten zen irudi publiko bat sortzeko, baina sare sozialek goitik behera aldatu dute dena eta gaur egun edozeinek egin ditzake publiko bere irudi eta iritziak.

Eskuz idazten ez diren testuak

2017-10-30 : 08:52

Denbora gutxian izugarrizko aurrerakuntzak izan dira teknologian. Duela urte batzuk pentsaezinak izango liratekeen gauza asko posible dira gaur egun. Horietako bat zerbait pentsatu eta testu idatzira pasatzea izango litzateke. Baina nola da hori posible? 

Ba al dakizu emozioak neurtzeko plataforma bat dagoela?

2017-11-01 : 11:13

Izugarrizko berrikuntza teknologikoa egin dute Emotion Research Labekoek. Webcam baten bitartez, kontsumitzaileen emozio eta arreta neurtzeko plataforma bat sortu dute. Hainbat sektoretan jardun izan dute: hala nola, marketingean, kontsumitzaileen jarrerak aztertzen edo politikan, herritarrek kanpainak nola jasotzen dituzten aztertzen.

Akabu, Aneguria, Azken Trena eta Raust! dira Banden Lehiako 9. edizioko lau finalistak

2017-10-26 : 09:45

Aurtengoan ere martxan da Banden Lehia. 15 talde aurkeztu dira 9. edizio honetako lehen fasera eta jada badakigu zeintzuk diren lau finalistak. Bilboko Aneguria, Berako Azken Trena eta Basauriko Raust! aukeratu dituzte epaimahaiko kideek eta publikoak Galdakaoko Akabu aukeratu du. Finala azaroaren 24an izango da Bilborocken.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››