NUPeko Euskara Taldeak egin du deialdia: 2021eko azaroaren 6an, larunbata, euskaltzaleok hitzordua dugu Iruñeko Baratxurien Plazan (Errekoleten Plazan), eguerdiko 12etan. Nafarroako ikasle euskaldunek unibertsitatean euskarazko ikasketak behar dituzte. D ereduak Unibertsitatera iritsi behar du. Nafarroako euskaldunok unibertsitatean euskarazko ikasketak behar ditugu, euskaraz ongi prestatutako profesionalak gure inguruan behar ditugulako. Euskaltzale den inork ezin du huts egin hitzordu honetan.
Gaur Nafarroako Administrazio Auzitegira etorri gara 3 salaketa egiteko. 1.- Nafarroako Administrazio Auzitegiko plakak urteak daramatza gaztelania hutsean. Bada, eskatzen diogu euskaraz ere jartzeko, eta, bitartean, behin-behinekoz, kartela euskaraz jarri dugu, legeek eta arauek ezartzen duten formatuan....
Txibite da Nafarroako eremu mistoan alemana baloratu bai eta euskara baloratu ez duen lehendakari bakarra. A zer meritua! Halaxe egin du suhiltzaileen azkeneko lehiaketan (2021eko abuztuaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Iruñeko Haur Eskolek abuztuaren 16an hasi zuten ikasturte berria. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak duten euskarazko eskaintza eskaeraren oso azpitik dago, eta modu desorekatuan antolatua gainera.
% 11 inguru da sektore euskalduna Iruñean baina adin tarte horretan portzentaje hori igo egiten da. Hala ere, Iruñeko Udalak ez ditu gazte euskaldunak kontuan hartu egitaraua diseinatzerakoan. Den-dena, gaztelania hutsean antolatu du.
Hezkuntzako kontseilari Gimenok eragozpen asko sortu ditu eragozpenik ez zegoen lekuan. Hala izan da Pirinioaldeko ikasleekin, Tafallaldeko eta Zangozaldeko D ereduko ikasleekin, Leitzan ikasten duten herri txikietako ikasleekin...
“Euskararen erabilera arautzen duen udal-ordenantzan xedatutakoa aplikatuz, behar diren neurriak har ditzala herritarrek Hirigintza Gerentziarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko”.
Oroitarazi behar dugu Nafarroan etengabe gertatzen ari direla horrelako erasoak. Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin ditu lanpostu elebidunak eta/edo baliogabetzat jo du euskara merezimendu izatea udal hauetan: Zizur Nagusian, Berriobeitin, Berriozarren, Antsoainen, Uharten eta, azkenekoz, Atarrabian (joan den astean jakin genuen).
Nafarroako Administrazio Auzitegiak ontzat eman du Iruñeko Udalak testu elebidunak bi euskarritan ematea, bata gaztelaniaz, eta bestea euskaraz, nahiz eta arauek dioten euskarri bakarrean egin behar direla, eta salbuespenak izan daitezkeela, betiere arrazoituta.
332 lagunok sinatu dugu Iruñeko Udalak ez ditzan euskarazko hedabideak baztertu publizitate instituzionalaren banaketan. Hau da, Iruñeko euskaldunak ez gaitzan baztertu.
563 lanpostu ditu NUPek. Hizkuntz profil elebiduneko lanpostuak (euskara/gaztelania) 33 dira (% 5’86). Ingelesezko hizkuntz profila dutenak 18 dira (% 3’20).
Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra ALEMANA, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.
Hutsik dauden profil elebiduneko lanpostuak betetzeko lan deialdia egin beharra dago. Jabetuko al da Antsoaingo Udala honetaz? Aspaldi daukan hutsunea konponbidearen zain dago. Euskarazko eskaintza nahi duten Antsoaingo gurasoak ere bai.
Administrazioan Euskaraz taldeak euskaltzale guztiak deitzen ditu manifestaziora joateko. Lehengo garaietan bezala, euskarazko hezkuntza jokoan.
Lanpostuen ezaugarriak zehaztea herritarren ordezkariei dagokie, eta ez epaileei, edo, kasu honetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide edo bokalei. Euskararen eta demokraziaren kontrako jokabidea da.
Eremu euskaldunean Euskararen Legea ez du betetzen Maria Txibiteren Gobernuak, ez zuen bete Uxue Barkosen Gobernuak eta UPNren aurreko Gobernuek ere ez.
Birsintonizatuta ere ikusterik ez baduzu, deitu Administratzaileari edo antena jartzaileari!, ez gelditu euskarazko telebista horiek gabe!
Nafarroako Gobernuak euskara lan deialdietako hizkuntz eskakizunetatik kanpo uzten duela salatu dute ohar bidez Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak eta Joseba Otano Administrazioa Euskaraz taldeko kideak. Ia deialdi guztietan euskaraz jakiteak ez du punturik ematen (Osasunbideak eta Foruzaingoak eremu euskaldunean puntuatzen dute, besterik ez). Frantsesa, ingelesa eta alemana, bai, puntuatzen dute Nafarroa osoan, ordea.
Fakultatibo espezialista izateko 283 lanpostu betetzeko deialdia egin du Osasunbideak (2020ko urriaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Eta deialdian ez da esaten lanpostu horietako bakar bat ere elebiduna denik. Beraz, euskara ez da ez betebeharra, ez merezimendua ere. Alemanek suerte handiagoa dute Osasunbidean artatuak izateko.
Saio eta ikastaro ugari antolatzen ditu Nafarroako Kutxa Fundazioak eta erran daiteke gaztelania dutela ardatz, zalantzarik gabe, euskara apaingarri hutsala baino gutxiago izanik. Eta hala ere, Fundazioaren hainbat ildoren artean hor du presentzia gehien.