“Euskararen erabilera arautzen duen udal-ordenantzan xedatutakoa aplikatuz, behar diren neurriak har ditzala herritarrek Hirigintza Gerentziarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko”.
ARARTEKOAK IRUÑEKO UDALARI: NEURRIAK HAR DITZALA EUSKARAZKO ARRETA ZIURTATZEKO
Ez dago profil elebiduneko lanpostu bakar bat ere Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia organismo autonomoan (gaztelania/euskara elebitasuna). 38 langile ditu.
Administrazioan Euskaraz Taldeak jarritako kexaren ondoren, maiatzaren 31n, honako gomendio hau eman dio Nafarroako Arartekoak Iruñeko Udalari (Q21/384 espedientea):
“Euskararen erabilera arautzen duen udal-ordenantzan xedatutakoa aplikatuz, behar diren neurriak har ditzala herritarrek Hirigintza Gerentziarekin, ahoz zein idatziz, euskaraz jarduteko eta erantzuna hizkuntza horretan jasotzeko duten eskubidea bermatzeko”.
Bi hilabeteko epea dauka Iruñeko Udalak gomendioa onartzen duen jakinarazteko.
Alderdi politiko desberdinek gobernatu dute Iruñeko Udalean eta, bitartean, Hirigintza Gerentzia euskaratik aparte ibili da, autonomo. Arartekoaren parte-hartzea eraginkorra izanen ahal da!
Erantzun
Sartu