563 lanpostu ditu NUPek. Hizkuntz profil elebiduneko lanpostuak (euskara/gaztelania) 33 dira (% 5’86). Ingelesezko hizkuntz profila dutenak 18 dira (% 3’20).
NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN PLANTILLA ORGANIKOAK UNIBERTSITATE ELEBAKARRA ISLATZEN DU
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Plantilla Organikoa argitaratu zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialak 2021eko martxoaren 2an.
563 lanpostu ditu NUPek. Hizkuntz profil elebiduneko lanpostuak (euskara/gaztelania) 33 dira (% 5’86). Ingelesezko hizkuntz profila dutenak 18 dira (% 3’20).
Nafarroako Unibertsitate Publikoa Unibertsitate elebiduna (euskara/gaztelania) bihurtzekotan, Plantilla Organikoaren izaera guztiz aldatu behar du. Oraingoarekin ikasketak bi hizkuntzetan (euskaraz eta gaztelaniaz) eskaintzea erabat ezinezkoa da.
NUP-en 2017-19 Euskararen Plan Gidaria izan zen azkena, dakigunez. Plan horren emaitza Plantilla Organikoan horrela islatu bada, Plan horren erabateko porrota da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere izaera berriz hausnartu behar du. Itxurak alde batera utzi eta Unibertsitate elebiduna bihurtzeko benetako urratsak eman behar ditu eta, ezinbestean, pauso horiek ondo islatu behar ditu Plantilla Organikoan.
Erantzun
Sartu