% 11 inguru da sektore euskalduna Iruñean baina adin tarte horretan portzentaje hori igo egiten da. Hala ere, Iruñeko Udalak ez ditu gazte euskaldunak kontuan hartu egitaraua diseinatzerakoan. Den-dena, gaztelania hutsean antolatu du.
GAZTE EUSKALDUNAK BAZTERTU DITU IRUÑEKO UDALAK “TXANKLETAK 2021: BIZKORTU ZURE UDA” EGITARAUAN
“Txankletak 2021: Bizkortu zure uda” egitaraua Iruñeko Udalak antolatu du, 14tik 30 urteetarako gazteei zuzendua. Ekitaldiak ekainaren 15etik irailaren 30era barreiatuta daude: Kirol eta kultur ekintzak, txangoak eta Iruñean barna bisita gidatuak.
% 11 inguru da sektore euskalduna Iruñean baina adin tarte horretan portzentaje hori igo egiten da. Hala ere, Iruñeko Udalak ez ditu gazte euskaldunak kontuan hartu egitaraua diseinatzerakoan. Den-dena, gaztelania hutsean antolatu du.
Euskarazko ekitaldiak antolatzea da euskararen aldeko politika ia bakarra, gaztelaniak ardaztutako instituzioen jardunean. Ikusten denez, alor horretan ere gauzak behar bezala ez dira egiten.
Amaituko al du noizbait Iruñeko Udalak euskaldunoi jasanarazten digun bazterketa?
Erantzun
Sartu