Teknologia albisteak

Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza sarituz itxi dira 2022ko Argia Sariak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-07 : 09:27

Larunbatean emandako Merezimenduzko Argia Sariarekin osatu ziren 2022ko Argia Sariak. Ipar Euskal Herriko hiru irrati euskaldunek eraman zuten sari hori: Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak eta Xiberoko Botzak. Hiru proiektuek 40 urte beteko dituzte 2021 eta 2022 urte hauen artean.

Gure Irratia Milafrangan hasi zen 1981ean eguberrietan, urte berean Irulegi Irratia Irulegitik, eta 1982ko udan Xiberoko Botza. Euskal Irratiak taldearen muina dira hiru irrati aitzindari hauek 1997tik (Antxeta Irratia gehitu zitzaien 21. mendean). "Duela 40 urte ukandako ausardia eta orduz geroztik Euskal Herriari, euskarari eta euskaraz bizi nahi dugun herritarroi egindako ekarpena saritu nahi dugu merezimenduzko sari honen bidez", nabarmendu du Argiak saria ematerakoan.

Merezimenduzko sari honekin osatu ziren Argia Sariak. Iaz bezala, ohiko ekitaldia albo batera utzi behar izan du Argiak, eta egunez egun jakinarazi ditu sariak.

Hauek izan da, beraz, 2022ko sorta:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago