Teknologia albisteak

Badok.eus musika webguneak irabazi du 2022ko Interneteko Argia Saria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-02 : 11:36

Badok euskal musikaren webguneak jaso du Interneteko 2022ko Argia SariaBerria egunkariaren eta taldearen proiektua da Badok.eus eta Jon Eskisabel kazetari eta musika kritikariak kudeatzen du, eta berak jaso du Argiak eman dion oroigarria, Berriaren erredakzioan.

"Erreferentea bilakatu da Badok.eus, entzuleentzat zein musikarientzat, ezinbesteko tresna", Argiak nabarmendu duenez. Hona albistea Argiaren webgunean, eta Badok-en bertan.

2009ko abenduan jaio zen musika plataforma hau, Badok.info izenarekin. Antolakuntza bikain eta konpleto batekin, euskal abeslari eta taldeen biografia artistikoen, diskoen, abestien eta bideoklipen informazio bilduma da Badok, musika bertan entzun ahal izateko funtzionalitatearekin, noski.

Jon Eskisabelek, saria jasotzean, eskertu da aukeraketa eta nabarmendu du "eguneroko inurri lanaren aitortza dela". Kolaboratzaile eta musikariei eskerrak emanb dizkie Eskisabelek, "bereziki, euren lanak Badok-en lehen aldiz argitaratzea erabaki duten talde eta abeslariei".

Iaz bezala, pandemiagatik, egunez egun ari dira egunotan Argia Sariak ematen, ekitaldi bakarrean izan beharrean. Gaur bitartean astean emandakoak izan dira:

  • Ikus-entzunezkoen saria, DAPA proiektuari (albistea)
  • Prentsa atalekoa, Aiaraldea tokiko webguneari (albistea), Tubacex-eko langileen greba eta borroka jarraitzeagatik.

Gaur Badoki emandakoaz gain, larunbatera bitartean saritu gehiagoren berri ematen jarraituko dute.

Hona aurreko urteetan Interneteko Argia Saria jaso duten ekimenen zerrenda:

2012a arte, Sareko Argia saria esaten zitzaion ohore honi. Hauetxek jaso zuten izen horrekin:

 

Erantzun

Sartu